"El Pais" egunkariaren "El viajero" ataletik txirrindulaz gozatzeko proposatzen dizkiguten 8 aukeren artean Plazaolako Natur Bidea aurkitzen da.
Ikusi, ikusi!
Bisitariek era aktiboan parte hartzeko ekintzak ere izan ziren: txikienentzako taloa egiten ikasteko tailerra, gurdi ibilaldiak edo baserriko animalien erakusketa adibidez.
Aurten, guztion harridurarako, “Orio Produkzioak” Mikel Goñi pilotariarekin batera Leitzaraino gerturatu ziren “Udazkeneko Loreak” programa grabatzera. Perretxiko eta onddoen mundua modu umoretsu eta entretenigarri baten ikuspegitik hartuta kontatzen digun programa dugu hau. Saio bakoitzean koadrila desberdin batekin joaten dira basora perretxikotara, ondoren horiekin plater desberdinak egiteko. Kasu honetan Mikel Goñi eta talo eguna aukeratu zuten eszenatoki.