Kaixo lagun,
Azken aldian blog-a ez dugu apenas erabili, gure web orri berrian gaudelako lanean buru belarri.
Hemendik aurrera helbide hauetan aurkituko gaituzue:
www.plazaola.org
https://twitter.com/CTPlazaola
https://www.facebook.com/consorcio.partzuergoa
Laster arte!!
2014(e)ko apirilaren 4(a), ostirala
2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna
Fitur 2014
Atzo, urtarrilak 22, Plazaola Partzuergo Turistikoak Fiturreko Nafarroako
stand-ean (7. pabiloian 7B12), Plazaolako natur bidearen
aurkezpena egin zuen.
Argazkietan Maitena Ezkutari, Plazaola Partzuergo Turistikoko Kudeatzailea eta Carlos Erce, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria.
2014(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena
Leitzako inauteriak urtarrilaren 25etatik 28ra
Leitzako ihoteak
ILBELTZAK 25, LARUNBATA
14:00 Aurrera elkartean bazkaria eskean ibiliko direnentzat.
16:00 Trikitilari, gaitero eta txistulariz lagundurik egitaraua banatzen eta eskean hasiko dira mozorroak.
ILBELTZAK 26, IGANDEA
12:00 Atsaureak plazatik aterako dira kalejiran Incansables txaranarekin eta gurdiak industriagunetik. Txikienentzat txu-txu trena.
14:30 Atsauretuen bazkaria eskolako jangelan.
18:00 Incansables txarangak lagunduta, kalejira eskolatik abiatuta.
19:00 Orkesta gizonaren emanaldia.
ILBELTZAK 27, ASTELEHENA
09:00 Gazteak Aurrera parean elkartuko dira Gorriztaran, Arkixkil, Sakulu eta Erreka auzoetara eskean joateko.
17:00 Umeen kalejira. Ondoren txokolatada eta goxokiak.
Iluntzean eta gauean Orkesta gizonaren emanaldia plazan.
ILBELTZAK 28, ASTEARTEA
09:30ean hitzordua dute mozorroek Erasote auzora abiatzeko eskean.
Goizean eta arratsaldean puzgarriak eta jokoak haurrentzat.
18:30 Atsaureen kalejira musikaz lagunduta. Ondoren musika plazan.
Hemen duzue egitaraua
2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea
Ekitaldian parte hartu zuten agintariak
Argazkia: Aiurri ( esker eskuin)
Jose Luis Gaudo, Gobernuko Delegaritzako ordezkaria
Mercedes Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria
Jose Angel Iturralde Vildarra, Plazaola Partzuergoko lehendakaria
Carlos Erce, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria
Roke Akizu, Gipuzkoako Turismo Zuzendaria
2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena
Eskerrik asko!
Atzoko eguna berezia izan zen Plazaola Partzuergo Turistikoarentzat, eta pozik gaude dena ondo atera zelako.
Partzuergoko langile guztien aldetik eskerrak eman nahi dizuegu etorri zineten agintari, erakunde eta kide guztioi!!!!
Partzuergoko langile guztien aldetik eskerrak eman nahi dizuegu etorri zineten agintari, erakunde eta kide guztioi!!!!
Atzo Plazaola Trenaren mendeurrena ospatu genuen
2014ko urtarrilaren 19an Plazaola trenbideak ehun urte bete zituen Iruñea-Donostia ibilbidean, lehendabiziko aldiz, bidaiariak garraiatzen hasi zela.
Horregatik, atzo, Lekunberriko Geltokiak ekitaldi ofizial bat ospatu zuen. Plazaola ...trenbidea zeharkatzen zituen herrialdeen agintariak etorri ziren, natur bidearen garapenean lagundu duten erakundeak ere, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza, Cederna Garalur Elkartea, Gipuzkoako AldundikoTurismo Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritza.
eta Partzuergoko kide pribatu eta publiko guztiak zeuden gonbidaturik.
Ekitaldia Partzuergoko Lehendakariaren sarrerako- hitzaldiarekin hasi zen, Imotzeko udaleko alkatea den Jose Angel Iturralde Vildarraz. Jarraian, gonbidatutako agintariek hartu zuten parte eta bideo emanaldi bat egongo zen, Plazaolako hasiera eta gaur egungo egoera ikusteko. Gero, Juan José Martinenak (Nafarroako Agiritegi Orokorreko Zuzendari ohia) “Historia del Plazaola”, laster argitaratuko duen liburuaren kapitulu garrantzitsuenen aurkezpen bat egin zuen.
Bukatzeko, zonaldeko artisauen produktuekin egindako aperitibo bat eskaini zen Kantinan; Bikain, Antsonea eta Anatxoneako Idiazabal gazta, Urrutia eta Arbizuko txistorra, Arbeondoko txorizoa sagardotan, katealdeko patea, Maskaradako Euskal Txerriekin egindako hestebeteak, Martitxoneako sagardoa, Galburuko ogia eta Plazaola Gozotegiko gozokiak.

2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata
Plazaolaren 100 urte
Urtarrilaren 19an, Plazaola trenbideak Iruñea-Donostia lehenengo ibilbidea egiten hasi zen 100 urteak ospatzen ditugu, erakunde-ekitaldi batekin.
2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna
2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala
Zorionak eta urte berri on!
Plazaola Partzuergo Turistikoarentzat 2014. urtea oso berezia izango da.
Plazaola trenbideak 100 urte betetzen dituelako, 20 urte betetzen direlako Plazaola Partzuergo Turistikoa jaio zela eta baita 600 urte ere Plazaolako meategian lanean hasi zela.
Gauza asko egiteko asmoa daukagun urte berezi-berezia, non zure parte-hartzea oso inportantea izango da.
Zorionak eta
urte Berri On!
2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala
Nafarroako 5 natur bideak
-Plazaola
-Bidasoa
-Tarazonica
-Vasco-Navarro
-Irati
Informazio gehiago: http://viaverdeplazaolanaturbidea.blogspot.com.es/2013/12/las-5-vias-verdes-navarras.html
2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala
UITZIKO TUNELA ZABALIK
Uitziko tunela hilabete bat itxita egon
ondoren, gaurtik aurrera zabalik egonen da, mantenimenduko obrak bukatu dira
eta. Beraz zubi honetan Plazaolara gerturatzen zaretenok aprobetxatu tunela
zeharkatzeko, baina adi, ur
asko dago eta hezetasunarengatik zati batzuetan argiak ez piztea gerta daiteke.
2013(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena
2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata
2013(e)ko azaroaren 12(a), asteartea
2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena
Ziza eta onddo aniztasuna atzo Leitzako mikologia erakusketan
Leitza inguratzen duten pagadi eta hariztiak erreferentzia dira azkeneko asteetan mikologia zaleentzat.
Batez ere onddoak eta gibelurdinak, baina beste espezie asko ere izan ziren protagonista Leitzako karrapean egindako erakusketan.
http://www.diariovasco.com/v/20131028/al-dia-sociedad/variedad-setas-hongos-leitza-20131028.html

2013(e)ko urriaren 27(a), igandea
2013(e)ko urriaren 24(a), osteguna
2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea
ORIXE 125 urte
ORIXE
Nicolas Ormaetxea, “Orixe” zuen izengoitia
eta hala ezagutzen zuten gehienek, Gipuzkoako Orexan jaio zen, baina anaia hirukia zenez Uitziko Errekalde etxera eraman zuten hazteko, Rosa Ariztimuño inude zuela, eta bertan eman zuen haurtzaroa eta gaztaroa.
Artikulu, itzulpen eta jatorrizko lan franko idatzi zituen eta nabarmenena “Euskaldunak” poema galanta da, 1935ekoa, Uitzi eredu nagusi duela, euskaldunen ohiko bizimodua kantatuz ez ezik omen eginez. Baserri giroaren deskripzioa da, bai lanean, bai jolas eta jokoetan, eguneroko kontuetan eta baita heriotzan berean ere. Bere begiekin ikusi eta belarriekin entzun zuena kontatu nahi izan zuen. Hauxe esan zuen: “Olerkia Nafarroako euskaran idatzi nuen gertaerak bertako mendietan garatzen baitira eta horixe baita hizkera nagusia”.
1948an euskaltzain izendatu zuten eta hil zen urte berean, 1961ean, Lizardi saria eskuratu zuen.
Hauxe da “Euskaldunak” lan epiko-lirikoaren lehen poema:
“Naparroa zarrean Larraun’en Uitzi, belar goxo tartean eper-kabi iduri. Belardien inguruz, kabi orren esi baso maitea dago, ikazkin-lantegi”
2013ko URRIAren 27an, IGANDEAn, eguerdiko 12:00ten:
"ORIXEren BIDE ZAHAR BERRIETAN" izeneko ikuskizuna UITZI herrian !!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

.jpg)