2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Plazaola Partzuergo Turistikoa Fiturren


Plazaola Fiturren izanen da, urtarrilaren 31n, eguerdiko 13,00tan Fiturren ospatuko den natur bideen kudeatzaile eta ustatzaileen ekitaldian.

Ekitaldi honetan kargu hauek izanen dira:
Buru izanda, Ana Pastor, Fomento-ko ministroa, beste batzuen artean, Nekazaritza, Elikagaigintza eta Ingurumeneko Ministeriko, Baserri-Garapena eta Basoko-Politikako zuzendari nagusia den Begoña Nieto, Juan Pedro Pastor, FFE-eko zuzendari-kudeatzailea eta Pedro Ortun, Komisio Europarraren turismo zuzendariak lagunduta.

Ekitaldian zehar, oroitzapenezko bideoa botako da eta Bide Berde desberdinetako produktu gastronomikoko datatzea eskainiko da, hoien artean, gureak ez dira faltako.
 

2013(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA.


Plazaola Partzuergo Turistikoak, EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA mendi lasterketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Honek, 60 km dituelarik, Leitza izango du abiapuntu eta helmuga.

2013ko ekainaren 1ean ospatuko da eta goizeko 7:00etan hasiko da. Irteera eta helmuga Leitzako   plazan izango da.

Izen-ematea: Gehienez, 500 parte-hartzaile izango dira, eta izen-emate ordena zorrotz jarraituko da Internetez, www.herrikrossa.com orriaren bidez egingo da, urtarrilaren 7tik maiatzaren 6ra.
Anima zaitezte partehartzera!

Hemen duzue informazio guztia:
http://ehmendierronka.com/


Aintzakotzat hartu behar da hain merke den sendagia hau... 23 horas y media: La traducción al Español del video viral del Dr Mike E...


2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

2013ko negua, oihanaren bihotzean

Neguan ere ikaragarri goza daiketeelako Plazaolan, hemen dauzkazue ongi pasatzeko zenbait proposamen. Etorri eta gozatu!  



1. Bizikleta egokituak - Lekunberri
2. Plazolako Ikusentzunezkoa - Lekunberri
6. Orgiko oihana - Ultzama
7. Lacturale interpretazio zentrua - Etxeberri, Arakil
8. Lesakenea Baserria - Leitza
9. Bikain Gaztandegia - Etxarri Larraun
10. Cueva de Mendukilo - Astitz
11. Ezkurdi eztiaren museoa - Eltso, Ultzama
12. Plazaola kirolgunea - Lekunberri
13. Ibili Paintball - Arruazu
14. Larun. Mendia, natura, aisia. - Lekunberri
15. Mirua, natur jarduerak - Lakuntza
17. Aralar zalditegia - Baraibar
18. Lizaso Golf zentrua - Lizaso





Zorionak eta urte berri on!

Plazaolako lan taldeak jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizue, zuen ametsak egi bilaka daitezen!

2012(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

Plazaolako jokuen bagoia

"365 experiencias con tus hijos" liburuaren barruan Plazaolako Jokuen bagoia aipatzen da aisia familian gozatzeko bizipen gomendatu bezala.

Liburuak pasa den azaroak 13an ikusi zuen argia, geoPlaneta-k  argitaratuta Lonely Planet-en zigiluarekin eta izugarrizko harrera izan du. Helburua, euren seme-alabekin bizipen ezberdin eta originalak partekatu nahi duten familientzako ezinbesteko tresna bilakatzea da.

 

Jokuen bagoia era honetan deskribatzen da: " erakusketa eta jolas-tokia (....) pasadizo, amets eta historiaz beteta dagoen espazioa, zeinetan haurrek tren-gidari izatera ere jolastu dezakete"

Era horretan, Lekunberriko jokuen bagoia, familia artean bizitzeko aisialdi proposamen ezberdin eta berritzailea bezala aukeratua eta publikatuta izan da.