2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena


BERRIA!!!
Leitzako Landaborda tunela
irekia dago, beraz, natur bidetik ibili daiteke.
Barkatu eragozpenak!

2013(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Harri jasotze jaialdia

Otsailak 10 eguerdiko ordubatetan, Leitzako plazan, Inaxio Perurenak 300 kiloko harria jasotzen saiatuko da. Aupa Inaxio!


2013(e)ko otsailaren 1(a), ostirala


Plazaola Natur Bidea Fiturren ospatu zen "Natur Bideen 20 urte" ekitaldian izan zen
Plazaolako ordezkariak, Urtarrilaren 31n, Fiturren ospatu zen ekitaldian izan ziren.
Nekazaritza, Elikagaigintza eta Ingurumeneko Ministeriko, Baserri-Garapena eta Basoko-Politikako zuzendari nagusia den Begoña Nieto, Juan Pedro Pastor, FFE-eko zuzendari-kudeatzailea eta Pedro Ortun, Komisio Europarraren turismo zuzendariak parte hartu zuten.
Ekitaldian zehar, oroitzapenezko bideoa bota zen eta bukatzeko, Bide Berde desberdinetako produktu gastronomikoko dastatzea ere eskainiko zen, hoien artean, gureak etziren falta.
 

 

Lekunberriko Ihauteriak


Mozorrotu eta etor zaitez ihauterietara!!!


2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Plazaola Partzuergo Turistikoa Fiturren


Plazaola Fiturren izanen da, urtarrilaren 31n, eguerdiko 13,00tan Fiturren ospatuko den natur bideen kudeatzaile eta ustatzaileen ekitaldian.

Ekitaldi honetan kargu hauek izanen dira:
Buru izanda, Ana Pastor, Fomento-ko ministroa, beste batzuen artean, Nekazaritza, Elikagaigintza eta Ingurumeneko Ministeriko, Baserri-Garapena eta Basoko-Politikako zuzendari nagusia den Begoña Nieto, Juan Pedro Pastor, FFE-eko zuzendari-kudeatzailea eta Pedro Ortun, Komisio Europarraren turismo zuzendariak lagunduta.

Ekitaldian zehar, oroitzapenezko bideoa botako da eta Bide Berde desberdinetako produktu gastronomikoko datatzea eskainiko da, hoien artean, gureak ez dira faltako.
 

2013(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA.


Plazaola Partzuergo Turistikoak, EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA mendi lasterketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Honek, 60 km dituelarik, Leitza izango du abiapuntu eta helmuga.

2013ko ekainaren 1ean ospatuko da eta goizeko 7:00etan hasiko da. Irteera eta helmuga Leitzako   plazan izango da.

Izen-ematea: Gehienez, 500 parte-hartzaile izango dira, eta izen-emate ordena zorrotz jarraituko da Internetez, www.herrikrossa.com orriaren bidez egingo da, urtarrilaren 7tik maiatzaren 6ra.
Anima zaitezte partehartzera!

Hemen duzue informazio guztia:
http://ehmendierronka.com/