http://www.abc.es/viajar/guia-repsol/20130605/abci-vias-verdes-201305311223_8.html
2013(e)ko ekainaren 17(a), astelehena
10 ibilaldi Natur Bideetatik
http://www.abc.es/viajar/guia-repsol/20130605/abci-vias-verdes-201305311223_8.html
2013(e)ko ekainaren 14(a), ostirala
KAKA PLASTA
Mailoperen alde!!
Ekainaren 16an, igandearekin, Baraibarren!!
Arratsaldeko 18:00etan.
Kaka plasta Mailope aldizkariari laguntzeko zozketa entretenigarria da. Pantxika izeneko behi bat jarriko dute larrearen erdian, eta harek kaka non egiten duen, laukitxo horren zenbakidun txartelaren jabeak aukeratuko duen tokian asteburu-pasa eder bat irabaziko du.
Txartelak ohiko tokietan daude salgai.
2013(e)ko ekainaren 13(a), osteguna
LARRAUN BAILARAKO EGUNA 2013
ALBIASU - BARAIBAR
ekainak 14-16
lekuko direla
Larraungo eguna dator
urtero bezela.
Etorri ospatzera
frogatuz honela
larraundar izateaz
harro zaudetela!"
Larraungo bertso eskola
2013(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena
XIII ARALARKO IBILALDIA
Ekainaren 16an, igandearekin, goizeko 7:00etan abiatuko da ibilaldia Lekunberriko Herriko plazatik, 30 km eta 1.000 m-ko gainbeherarekin. Etorri Aralar ezagutzera!!!!
Informazio gehiago:http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividad.aspx?i=175&Lang=EU
Informazio gehiago:http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividad.aspx?i=175&Lang=EU
2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea
II. Martxa Gorritiko Gaztelura
Joan den maiatzaren 11an Gorritiko Gaztelurako mendi martxa antolatu zen. Ibiltariak, Arribe, Leitza eta Lekunberritik abiatu ziren. Gorritiko plazan elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren, Santa Barbara ermitarantz abiatu ziren. Behin kaskoan, dantzariek eman zioten hasiera ekitaldiari, jarraian bertsolariek bina bertso bota zituzten eta ekitaldia bukatzeko manifestua irakurtzeari ekin zioten. Santa Barbaratik jeitsi eta Gorritiko elkartean bazkaldu zuten giro paregabean.
2013(e)ko ekainaren 4(a), asteartea
I. EH Mendi Erronka
Angel Arrieta Uharte arakildarrak irabazi zuen lehendabiziko EH Mendi Erronka. 6 ordu eta 45 minutu behar izan zituen buelta osoa egiteko. Mendi Erronkak 500 partaide inguru hartu zituen. Hauek Leitzatik abiatu ziren 65 km-ko eta 7.000 m-ko gainbeherako mendi proba egitera, jarraian Guratz, Gorriti, Arribe, Gaintza, Irumugarrieta (1.431m, puntu altuena), Albi, Artxueta, Lekunberri, Etxarri, Ireber eta Kornieta zeharkatu zituzten, azkenik Santa Kruz ermitatik Leitzan helmugaratuz. Leire Agirrezabala izan zen nesketan bizkorrena.
Sailkapenak ikusteko:
http://ehmendierronka.com/wp-content/uploads/2012/12/ABSOLUTA-EUSKALHERRIA.pdf2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna
Natur Bideak ezagutzeko arrazoiak

20 urte igaro dira Natur Bideak sortu zirenetik, haien bidez txoko majiko eta liluragarrienetara eraman nahi zaitugu. Horretarako bizikletaz egiteko xarmaz beteriko Plazaolaren ibilbidea aurkeztuko dizuegu. Bisita itzazu Mediaseten 12.hilabeteak: ttp://www.mediaset.es/12meses/campanas/sobre-ruedas/Aniversario-Vias-Verdes-Espana_4_1604985003.html eta http://www.mediaset.es/12meses/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


