2013(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

KAKA PLASTAko irabazlea

Pantxika behiak 108 zenbakidun soro zatian egin zuen kaka. Itziar Gastesi izan zen asteburu-pasaren irabazlea. Zorionak!
Argazki gehiago ikusteko: https://www.facebook.com/consorcio.partzuergoa?hc_location=timeline

Ezkerretik eskuinera: Itziar Gastesi, Intza Garaño, Pantxika behia eta José Manuel Iriarte.

10 ibilaldi Natur Bideetatik

Diez rutas perfectas en España que empiezan en Vías Verdes Egun, garai bateko trenbideen 2.000 kilometro daude egokituta, hauek naturaz gozatzeko eta aire garbia arnasteko aukera ematen digutelarik.


http://www.abc.es/viajar/guia-repsol/20130605/abci-vias-verdes-201305311223_8.html

2013(e)ko ekainaren 14(a), ostirala

KAKA PLASTA

Mailoperen alde!!

Ekainaren 16an, igandearekin, Baraibarren!!

Arratsaldeko 18:00etan.

Kaka plasta Mailope aldizkariari laguntzeko zozketa entretenigarria da. Pantxika izeneko behi bat jarriko dute larrearen erdian, eta harek kaka non egiten duen, laukitxo horren zenbakidun txartelaren jabeak aukeratuko duen tokian asteburu-pasa eder bat irabaziko du. 
Txartelak ohiko tokietan daude salgai.

2013(e)ko ekainaren 13(a), osteguna

LARRAUN BAILARAKO EGUNA 2013

ALBIASU - BARAIBAR 

ekainak 14-16


"Baraibar ta Albiasu
lekuko direla
Larraungo eguna dator 
urtero bezela.
Etorri ospatzera
frogatuz honela
larraundar izateaz
harro zaudetela!" 

Larraungo bertso eskola

2013(e)ko ekainaren 12(a), asteazkena

XIII ARALARKO IBILALDIA

Ekainaren 16an, igandearekin, goizeko 7:00etan abiatuko da ibilaldia Lekunberriko Herriko plazatik, 30 km eta 1.000 m-ko gainbeherarekin. Etorri Aralar ezagutzera!!!!
Informazio gehiago:http://www.mendizmendi.com/Actividades/Actividad.aspx?i=175&Lang=EU


2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

II. Martxa Gorritiko Gaztelura

 Joan den maiatzaren 11an Gorritiko Gaztelurako mendi martxa antolatu zen. Ibiltariak, Arribe, Leitza eta Lekunberritik abiatu ziren. Gorritiko plazan elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren, Santa Barbara ermitarantz abiatu ziren. Behin kaskoan, dantzariek eman zioten hasiera ekitaldiari, jarraian bertsolariek bina bertso bota zituzten eta ekitaldia bukatzeko manifestua irakurtzeari ekin zioten. Santa Barbaratik jeitsi eta Gorritiko elkartean bazkaldu zuten giro paregabean.

2013(e)ko ekainaren 4(a), asteartea

I. EH Mendi Erronka


Angel Arrieta Uharte arakildarrak irabazi zuen lehendabiziko EH Mendi Erronka. 6 ordu eta 45 minutu behar izan zituen buelta osoa egiteko. Mendi Erronkak 500 partaide inguru hartu zituen. Hauek Leitzatik abiatu  ziren 65 km-ko eta 7.000 m-ko gainbeherako mendi proba egitera, jarraian Guratz, Gorriti, Arribe, Gaintza, Irumugarrieta (1.431m, puntu altuena), Albi, Artxueta, Lekunberri, Etxarri, Ireber eta Kornieta zeharkatu zituzten, azkenik Santa Kruz ermitatik Leitzan helmugaratuz. Leire Agirrezabala izan zen nesketan bizkorrena. 
Sailkapenak ikusteko:
http://ehmendierronka.com/wp-content/uploads/2012/12/ABSOLUTA-EUSKALHERRIA.pdf