2013(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

Imozko alkatea, 
Plazaola Partzuergo Turistikoko presidente berria
Pasa den 2013ko ekainaren 17an, Plazaola partzuergo turistikoak ospatu zuen Batzar Orokorrean, gai-zerrendaren beste puntuen artean presidente berriaren hautapenari ekin zitzaion.
Partzuergoko estatutuen arabera, hautagaia toki entitateko ordezkaria izan behar du eta  horrela izanda, Imozko udaleko alkateak bere hautagaitza aurkeztu zuen. Bozketa ospatu ondoren, 109 botu lortu zituenez,  Plazaola Partzuergo Turistikoko presidentea , Jose Angel Iturralde Vildarraz izendatu zen.

Bozketa hau orain egiteko arrazoia, aurreko lehendakaria, Aitor Etxarri Pellejero, Leitza-ko zinegotziaren dimisioa izan da.

2013(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

SAN JOANAK 2013

Udako Solstizioaren ospakizuna

Mendez mende heldu zaigun usadio zaharrari jarraituz, udako solstizioa ospatzeko suak piztuko ditugu gure herriko plazetan. Hementxe dituzue Areso, Leitza eta Lekunberriko egitarauak:

ARESO
Ekainak 23
21:00 Herri afaria
23:00 Sua!

LEITZA

Ekainak 23
18:00 Haurren ingurutxoa + txixtor opilak
21:30 Herri afaria
23:30 Sua!!

LEKUNBERRI

Ekainak 22
21:00 Herri afaria


Ekainak 23
12:00 Munduko sukaldaritza
12:30 Irlandako ipuinak
21:00 Sua!!


Ekainak 24
11:30 Pilota
12:30 Argazki erakusketa Izar tabernan
14:00 Herri bazkaria Herriko Plazan
14:00 Jubilatuen bazkaria Ayestarán Hotelean

2013(e)ko ekainaren 18(a), asteartea

Mugiro-Mugiro I Mendi Martxa

Ekainak 23, igandea


















9:30ean irteera
Ibilbidea: Mugiro-Alli-Iribas-Baraibar-Albiasu-Lekunberri-Mugiro
14:00etan bazkaria Mugiroko frontoian
Bazkalostean musika
Txartelak 15€ Mugiroko Ostatuan eta Lekunberriko Laboral Kutxan salgai, ekainaren 19a arte. Tel: 948 504425

2013(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

KAKA PLASTAko irabazlea

Pantxika behiak 108 zenbakidun soro zatian egin zuen kaka. Itziar Gastesi izan zen asteburu-pasaren irabazlea. Zorionak!
Argazki gehiago ikusteko: https://www.facebook.com/consorcio.partzuergoa?hc_location=timeline

Ezkerretik eskuinera: Itziar Gastesi, Intza Garaño, Pantxika behia eta José Manuel Iriarte.