2013(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena

PLAZAOLA hitzaren esanahia eta jatorria

Testua: Mikel Belasko
Itzulpena: Plazaola
Irakurleak jakin izan duenez, "Plazaola" toponimoari buruz mintzatuko gara, eta ez bakarrik Nafarroa eta Gipuzkoa osoan ezaguna egin zen trenari buruz edota partzuergo turistikoak duela urte batzuk hartu zuen izenari buruz...
Plazaola, "Plazako burdinola" da. 1415eko dokumentu batean gaztelaniaz "la ferrería de la Plaza" bezala agertzen da. Dokumentu honetan azaltzen da Plazaola idatzita lehendabiziko aldiz. Hala ere, burdinola aurretik existitzen zen, Berastegin (Gipuzkoa) hain zuzen ere. Hemendik aurrera burdinola Plazaola bezala ezagutuko da, "ola" hitzak burdinola edo burdin fabrika esan nahi du. Industria garrantzitsua izan zen, nahiz eta 1867an porrot egin, gaur egun Leitzaranen hobekien mantendu den burdinola da. Hortik sortu zen oraindik bizirik jarraitzen duen Plazaola abizena, esaterako.

Burdinolaren porrotak toponimoaren desagerpena ekarriko zuela uste bazen ere, Bizkotxeko burdin-meatzek izenaren biziraupena ekarriko zuten XVIII. mendean. Mehatze hauek "kasualitatezkoak" zirela esaten zen, baina XX. mende hasieran Plazaolako meatzeak bezala egin ziren ezagunak.
Horregatik, meatzetako burdina Andoainera garraiatzen zuen trenari Plazaola deitu zioten. Meatzaritzan jatorria zuen trena ordea, proiektu ausartago batekin handitu nahi izan zuten, honela, Iruñea eta Donostia trenbidez lotu zuten. 1914ko urtarrilaren 19an egin zuen Plazaolako trenak bere lehen bidaia Iruñatik Donostiara eta Donostiatik Iruñara. 
Egun hartan, hiriburuetatik abiatutako trenek Uitzin egin zuten bat, eta bertan bedeinkatu zituen apezpikuak. Trena ez zen inoiz errentagarria izango, horregatik, eta errepideen azpiegiturak garatzearekin eta 1953ko eurite eta uholdeek trenbidean egindako txikizioen ondorioz, Plazaola trena ez zen inoiz gehiago ibiliko.
Hala ere, 1994ean partzuergo turistiko batek (gureak) Nafarroako iparmendebaldean turismoa sustatu nahian, Plazaolaren izena eta izpiritua berreskuratu zituen, trenaren bidea Natur Bidean bihurtuz. 
Honela, 2014a hausnarketarako urtea izan daiteke, izan ere, Plazaolako burdinolak 600 urte egingo ditu, trenak 100 eta partzuergoak 20.

http://www.euskarabidea.es/fitxategiak/irudiak/fckeditor/ZE%20BERRI%20101.pdf (20. orrialdean)

2013(e)ko ekainaren 23(a), igandea

Duela 80 urte Plazaolako geltokian jaiotako Vicenteren bisita

Pasa den ekainaren 8an, Vicente Gómez Hurtadoren bisita izan genuen, bera Lekunberriko Plazaolaren geltokian jaio zen, hementxe bertan, duela 80 urte!! Bere aita Lekunberriko geltokiko nagusia zen eta hemen bizi izan ziren Vicentek 7 urte inguru izan zituen arte. ZORIONAK!! Bere familiak omenaldi txiki bat antolatu zion.
Argazkietan bera eta Naiara Igartua dantzaria:








2013(e)ko ekainaren 21(a), ostirala

Imozko alkatea, 
Plazaola Partzuergo Turistikoko presidente berria
Pasa den 2013ko ekainaren 17an, Plazaola partzuergo turistikoak ospatu zuen Batzar Orokorrean, gai-zerrendaren beste puntuen artean presidente berriaren hautapenari ekin zitzaion.
Partzuergoko estatutuen arabera, hautagaia toki entitateko ordezkaria izan behar du eta  horrela izanda, Imozko udaleko alkateak bere hautagaitza aurkeztu zuen. Bozketa ospatu ondoren, 109 botu lortu zituenez,  Plazaola Partzuergo Turistikoko presidentea , Jose Angel Iturralde Vildarraz izendatu zen.

Bozketa hau orain egiteko arrazoia, aurreko lehendakaria, Aitor Etxarri Pellejero, Leitza-ko zinegotziaren dimisioa izan da.

2013(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

SAN JOANAK 2013

Udako Solstizioaren ospakizuna

Mendez mende heldu zaigun usadio zaharrari jarraituz, udako solstizioa ospatzeko suak piztuko ditugu gure herriko plazetan. Hementxe dituzue Areso, Leitza eta Lekunberriko egitarauak:

ARESO
Ekainak 23
21:00 Herri afaria
23:00 Sua!

LEITZA

Ekainak 23
18:00 Haurren ingurutxoa + txixtor opilak
21:30 Herri afaria
23:30 Sua!!

LEKUNBERRI

Ekainak 22
21:00 Herri afaria


Ekainak 23
12:00 Munduko sukaldaritza
12:30 Irlandako ipuinak
21:00 Sua!!


Ekainak 24
11:30 Pilota
12:30 Argazki erakusketa Izar tabernan
14:00 Herri bazkaria Herriko Plazan
14:00 Jubilatuen bazkaria Ayestarán Hotelean