Gure ingurua ezagutzeko begiratoki interesgarri bat.. Informazio gehiago:
http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=5874&
2013(e)ko uztailaren 1(a), astelehena
2013(e)ko ekainaren 28(a), ostirala
MUGIROKO pestak 2013
Ekainak 28-30
Ekainak 2821:00 Suziria
22:00 Herri afaria
00:00 Trikitilariekin dantzaldia
Ekainak 29
11:00 Meza
12:00-15:00 Erronda
17:30 Haurrentzako jolasak
20:30 Barrikotea + Txokolatada
00:00 Mexikanak + DJ
Ekainak 30
12:00 Erronda etxez etxe
18:00 Mus txapelketa
2013(e)ko ekainaren 27(a), osteguna
KOBREKO ARTISAUTZAREN ERAKUSKETA
Ekainaren 29an, IMOZko Egunarekin batera, Latasako Plazaola Gozotegian Kobrezko Artisautzaren erakusketa bisitatzeko aukera izango dugu.
https://plazaolagozotegia.wordpress.com/2013/06/26/el-29-de-junio-celebramos-el-dia-de-imotz-ekainak-29-imozko-eguna/Natur Bide gehiago eta CO2 gutxiago
Zure eguneroko bizitzan, aisialdian, kirola edota turismoa egiterakoan Natur Bideak erabiltzen badituzu, mesede egingo diezu bai zure osasunari eta baita planetari ere.
CO2 emisio kalkulagailuaren bidez, Natur Bidean egindako distantzian sahiestu duzun CO2 emisioa jakin dezakezu. Ikusi gehiago: http://www.viasverdes.com/ViasVerdes/Campa%F1a%20VV-CeroCO2
2013(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena
PLAZAOLA hitzaren esanahia eta jatorria
Testua: Mikel Belasko
Itzulpena: Plazaola
Irakurleak jakin izan duenez, "Plazaola" toponimoari buruz mintzatuko gara, eta ez bakarrik Nafarroa eta Gipuzkoa osoan ezaguna egin zen trenari buruz edota partzuergo turistikoak duela urte batzuk hartu zuen izenari buruz...
Itzulpena: Plazaola
Plazaola, "Plazako burdinola" da. 1415eko dokumentu batean gaztelaniaz "la ferrería de la Plaza" bezala agertzen da. Dokumentu honetan azaltzen da Plazaola idatzita lehendabiziko aldiz. Hala ere, burdinola aurretik existitzen zen, Berastegin (Gipuzkoa) hain zuzen ere. Hemendik aurrera burdinola Plazaola bezala ezagutuko da, "ola" hitzak burdinola edo burdin fabrika esan nahi du. Industria garrantzitsua izan zen, nahiz eta 1867an porrot egin, gaur egun Leitzaranen hobekien mantendu den burdinola da. Hortik sortu zen oraindik bizirik jarraitzen duen Plazaola abizena, esaterako.
Horregatik, meatzetako burdina Andoainera garraiatzen zuen trenari Plazaola deitu zioten. Meatzaritzan jatorria zuen trena ordea, proiektu ausartago batekin handitu nahi izan zuten, honela, Iruñea eta Donostia trenbidez lotu zuten. 1914ko urtarrilaren 19an egin zuen Plazaolako trenak bere lehen bidaia Iruñatik Donostiara eta Donostiatik Iruñara.
Hala ere, 1994ean partzuergo turistiko batek (gureak) Nafarroako iparmendebaldean turismoa sustatu nahian, Plazaolaren izena eta izpiritua berreskuratu zituen, trenaren bidea Natur Bidean bihurtuz.
Honela, 2014a hausnarketarako urtea izan daiteke, izan ere, Plazaolako burdinolak 600 urte egingo ditu, trenak 100 eta partzuergoak 20.
http://www.euskarabidea.es/fitxategiak/irudiak/fckeditor/ZE%20BERRI%20101.pdf (20. orrialdean)
2013(e)ko ekainaren 24(a), astelehena
IRIBASKO ITURBURUA. Nafarroako paisaien ibilbidea.
Gure ingurua ezagutzeko paisaia eta ibilbide ikusgarri batzuen berri emango dizuegu oraingoan. Informazio gehiago:
http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=4074&
http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=4074&
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
