2013(e)ko uztailaren 23(a), asteartea

Mendukilo Eguna 2013

Mendukiloren urtebetetzearen aitzakiarekin Tartalo, iratxoak, Lamia, Basajaun, Akertbeltz eta beste pertsonaia mitologikoen bisita izan du gaur Mendukilok. Festa giro ederrean aritu dira gure lagunak. Zorionak Mendukilo!!



2013(e)ko uztailaren 19(a), ostirala

Pedalei eskuz eragiten II

Goizeko 11:30ean abiatu dira Lekunberriko Plazaolaren geltokitik Andoain aldera. Iruditan Sergio eta bere laguna Plazaolako Natur Bidean, Uitziko tunela zeharkatzeko prest, Europako Natur Bideetan zeharkatu daitekeen luzeena (2.700m) Aupa!!



Prentsa idatzian: 
http://www.noticiasdenavarra.com/2013/07/20/vecinos/sakana-leizaldea/39pedaleando-con-mis-manos39-llega-a-la-via-verde-del-plazaola
http://www.diariovasco.com/v/20130723/tolosa-goierri/plazaola-parte-recorrido-documental-20130723.html

2013(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

Pedalei eskuz eragiten I

Ezagutu Sergio Martinen "Pedaleando con mis manos" proiektua. Bihar Plazaola Natur Bidera etorriko da bere handbike-arekin. Ongi etorri!!