2012(e)ko maiatzaren 30(a), asteazkena

Larraun

LARRAUN bailarako eguna

Datozen ekainak 8, 9 eta 10ean, Etxarrin, "Larraun bailarako eguna" ospatuko da. Programaren barruan                        
ondoko hauek bezalako ekintzak aurkituko dituzue: txikienentzako dantza eta jokuak, kontzertuak, herri bazkariak, bertsolariak....                                                                    
"Larraungo eguna da
urtetik urtera
Larraunen bizi garen
guztion bilera.
Egitarauan bada
ekintza sobera:
jolas, kultura, kirol,
parranda aukera....
orain goza dezagun
guztiok batera"

2012(e)ko maiatzaren 29(a), asteartea

Mundumira 2012

Plazaola Mundumira

Maiatzak 18, 19 eta 20ean Plazaola Partzuergo Turistikoa Eskoriatzan izan zen bertan ospatzen zen Mundumira ferian. Munduko kulturen jaiaren zortzigarren edizioa honetan, Plazaolak Stand bat jarri zuen  eta zonaldeko informazioa eta merchandaising-eko salmentarako produktuak eraman zituen.
 
Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta horregatik antolatzaileek diotenez beste urte batzuetan baino askoz jende gutxiago gerturatu zen Mundumirara (8.000 bat pertsona gerturatu zirela kalkulatu zuten). Hala ere, Plazaolako Stand-era gerturatu zen jende kopurua haundia izan zen. Bertaratutako asko gelditu ziren zonaldeko informazioari buruz galdezka (natur bidea, ibilbideak eta ekintzei buruzko informazioa izan zen gehien eskatu ziren datuak, hurrenez hurren).
Pertsona askok komentatu zutenez, lehen pertsonan edo komunikabideei esker ezagutzen zuten jada Plazaolako Natur Bidea. Beste askok ere Natur Bidera epe motz / ertainera gerturatzeko intentzioa erakutsi zuten.

2012(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

Mundumira 2012

Plazaola Partzuergo Turistikoak Mundumira ferian parte hartuo du asteburu honetan

Ia urtero egiten duen bezala, Plazaola Partzuergo Turistikoak Euskal Herria aldizkariak, Gin Tonic musika produktoreak eta Debagoiena eskualdeko Mankomunitateak antolatutako munduko kulturen jai honen zortzigarren edizioan parte hartuko du.
Gure Stand-a bilatu eta zonaldeari buruzko informazioa eskatu!
 
Mundumirari buruzko informazio gehiago HEMEN 


2012(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena

Milesker benetan....

.... Natur Bideen Egunak hainbesteko arrakasta izatea lortu zenutenei!

Urteko garai honetan ohikoa den bezala, Partzuergoak, Lekunberriko Udaletxearen laguntzaz, Natur Bideen Eguna ospatu genuen pasa den igandean, maiatzak 6 ean.
Milesker parte hartu zenuten guztiei! zuei esker egunak ikaragarrizko arrakasta izan zuen!
Goiz osoan zehar, 500 bat pertsonek parte hartu zuten Partzuergotik proposatutako ibilbide desberdinetan.


En los medios / Komunikabideetan: Diario Vasco, Diario de noticias, Diario de Navarra, abc

2012(e)ko apirilaren 30(a), astelehena

Natur Bideen Eguna

Datorren maiatzak 6ean.... Natur Bideen Eguna Lekunberrin!

 

Ibilbideak tren txu-txu-an, artisauen merkatua, zozketak, musika, animazioa kirola.... Ekintza guzti horiek eta beste asko dira Lekunberrin, datorren maiatzak 6ean ospatuko den Natur Bideen Eguneko programa osatzen dutenak. Eguna, Plazaolako partzuergo Turistikoak prestatzen ari du, Lekunberriko Udaletxearen laguntzaz.
Informazio gehiago: http://www.plazaola.org/



2012(e)ko apirilaren 3(a), asteartea

Plazaola Aldizkaria

Plazaolako aldizkari berria prest dago jada!

Urtero bezala, Plazaola Partzuergo Turistikoaren informazio guztia gaurkotuta jasotzen duen aldizkari berria prest dago: albisteak, ekintzak, agenda, gure kide guztien informazioa.... Nafarroako Turismo Bulegoetan eskuragarri daukazue dagoeneko, ezin duzue galdu! 

2012(e)ko apirilaren 2(a), astelehena

PLAZAOLAren BLOG berria!

Blog-a estreinatzen dugu!


Hementxe daukazu Plazaola Partzuergo Turistikoaren blog berria, hemendik gure albiste guztien berri izan ahalko duzu. http://www.plazaola.org/ eta http://www.plazaolakirolak.org/ web orrietan eta Facebook edo Twitter bezalako giza sareetan ere guri buruzko informazoi guztia aurkituko duzu!