Folk eta bertso gau batez gozatu Elosta Hostatuan, Lekunberrin, Irailak 1ean. Anima zaitez!
2012(e)ko abuztuaren 31(a), ostirala
2012(e)ko abuztuaren 23(a), osteguna
Aresoko V. Mendi Martxa
Areso - V Mendi Martxa - Irailak 2
Proba ez-konpetitiboa, zailtasuna ertaina.18 kilometroko ibilbide zirkular hau Ulizar-Pagozelay-Lau Mugarrietatik (Guratz) pasatzen da Aresora bueltatuz.
Iraupena: 4-5 ordu
2012(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena
2012(e)ko abuztuaren 10(a), ostirala
Imotz-ko bide sarearen eguna
Ibilbide desberdinak, artisauen merkatua, zozketak, herri bazkaria, txikienendako puzgarriak, animazioa, adin guztietarako jokuak….
Ekintza horiek eta askoz gehiagok osatzen dute “Imotzko bide sarearen egunerako” Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Imotzko udaletxeak prestatzen ari duten programa. Etxalekun, abuztuak 19an lehenengo aldiz ospatuko den jaiaren helburu nagusia, bide sare berri hau inauguratzea da.
Bide sarea
Hau ospatzeko, luzeera desberdineko 3 ibilbide proposatzen dira.
Lehenengoa, kirolzaleenentzat, goizeko 8:00etan hasiko da Latasan dagoen Imotzko frontoian, eta Latasa – Urritza – Goldaratz – Latasa – Eraso – Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxalekuko ibilbideak dituen 27 kilometroak zeharkatuko ditu. Azken herri horretan, Etxalekun, eguneko ekintza guztiak bilduko dira.
Bigarrenak, 15 kilometrokoa, Latasa- Eraso –Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxaleku herriak ibiliko ditu. Hau ere, Latasan dagoen Imotzko frontoian hasiko da, goizeko 9:20etan.
Txikienentzako prestatu den ibilbidea, berriz, 11:00etan aterako da Muskitzeko garbilekutik. Haurrentzako 6kmko ibilbidea proposatzen da, Muskitzetik Etxalekura. Baino ez dira bakarrik egongo, pretsonai mitologiko batzuen laguntzaz abiatuko dira “altxorraren bila” eta ibilbidean zehar aurkituko dituzten pistei esker Etxalekun aurkituko dute.
Udalerriaren hiriburuan, esan bezala, egunerako proposatzen diren ekintza guztiak bilduko dira: artisauen merkatu bat egonen da era guztietako produktuetaz gozatzeko, bide sarea ofizialki inauguratuko da aurresku batekin, herri bazkari bat egingo da parte-hartzaile guztiekin, zozketak egonen dira, informazio turistikoa, txikienentzako puzgarriak, adin guztietako pertsonendako jokuak….
Familia edota lagunekin igandeaz gozatzeko aukera paregabea.
Informazio gehiagorako: plazaola@plazaola.org edo 948 507 205


2012(e)ko abuztuaren 1(a), asteazkena
Antzinako merkatuak
Abuztuak 5ean Lekunberri Erdi Arora itzuliko da Antzinako Azokekin
Egun osoan zehar antzerkia, musika, tailerrak, 100 artisau baino gehiagoren erakustaldiak, jokoak eta askoz gehiago egonen da
Merkatu honetan Nafarroa osoko eta espezialitate desberdinetako artisauek parte hartuko dute egun osoan zehar eta folklore, kultur- dinamizazio eta zonaldeko promozio turistikoko ikuskizunak egongo dira.
Antzinako Azokak ospatuko den egunean, Lekunberriko alde zaharrean hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izanen da: bizilagun guztiak mozorrotu eta fatxadak apainduko dituen antzezpen historikoa (urte honetan 1512ren ingurukoa), animazioa, kaleko musika, antzinako ogibideen errepresentazioak, artisauak, animaliak ibilaldiak zaldi gurditxoan, malabaristak, txontxongiloak, etab. Lekunberrikoa sorpresa anitzeko Erdi Aroko jaia izaten da urtero.
Programa mercados de antaño 2012
10:00 horas - Merkatuaren irekiera.
10:30 horas - Merkatuari arrera: Dultzineroak.
11:00 horas - Aintzinako ofizio tailerrak (artilea, metaketa....).
12:00 horas - Antzerki saioa (merkatuko hainbat tokietan izango da, merkatuan zehar).
14:00 horas - Merkatuaren Itxiera
17:00 horas - Merkatuaren irekiera.
17:30 horas - Dantza eta kantu tailerra.
19:00 horas - Antzerki saioa (udaletxe parean).
20:00 horas - Merkatuaren itxiera.
2012(e)ko uztailaren 25(a), asteazkena
Bizikleten alokairua eta itzulerako garraioa
Ez dago aitzakirik!
Lekunberritik Andoaineraino Natur Bideak dituen etenik gabeko 44 kilometroak ibili ahal izatea etxetik bizikleta ekarri behar izan gabe, itzultzeko beste horrenbeste kilometro egin behar izan gabe edo autobusen ordutegi eta geltokiei kasu egin behar izan gabe bezalako eskaerak nagusi ziren antzinako ibilbidea ibiltzera animatzerako orduan.
Aurten, ez dago inolako aitzakiarik, izan ere, logistika- arazo guzti horiek konponduta daude Lekunberriko Plazaolako Kantinan ezarritako bizikleten alokairu eta itzulerako garraio sistemari esker, gainera oso prezio ekonomikoetan.
Bizikleta alokairuaren prezioak:
- 2 ordu (gutxienekoa) 5€
- 3 ordu 7€
- Egun erdia 8€
- Egun osoa 12€
Garraioaren prezioak:
- Leitza - Lekunberri (15km):
- 10€ /pertsona (gutxienez 2 lagun)
- Lagun bakarrak 20€
- Andoain - Lekunberri (40km):
- 15€/pertsona (gutxienez 2 lagun)
- Lagun bakarrak 30€
Aldez aurretik deituta!
Telefonoa: 948 604 644 - 699 383 287
2012(e)ko uztailaren 24(a), asteartea
Erdi Aroko Abenturak
Gymkana Aktiboak
Murgildu zaitez Erdi Aroko abenturetan Cederna Garalur Erakundeak Erromaniko elementuren bat dituen herrietan proposatzen dizkigun gymkana aktiboekin.
Europako erresuma handiak eratzen hasi ziren garaia honetan. Horrela, gogora ekarriko dituzu aitoren seme eta erregeen agindupean zeuden zaldunen milurteko batailak, eta urratsez urrats Donejakie Compostelakoa helburu zuen milurteko bideari bizia eman zioten erromesen aztarnei jarraituko ahalko diezu. Bidaian laborarien eta artzainen bizimodua ezagutuko duzu, burgesiaren eta lehenengo ogibideen sorrera, baita inguratzen gaituzten usadioak, mitoak eta kondairak ere.
Horretarako, hainbat udalerritara joanen gara. Horietan, erromanikoak utzi dizkigu hainbat altxor izanen ditugu gozagarri, eta, aldi berean, arkitektoek eta harginek elizen, baselizen eta monasterioen hormetan utzitako jakinduria irakurtzen ikasiko dugu. Horitik aitzin, jolas hauetako aukeratu ditugun guneen historian zeharreko ondare artistiko, kulturak eta folklorikoa sakon ezagutuko ditugu. Abentura hezigarria bezain dibertigarria.
Informazio guztia hemen:http://aventuras.turismoromanico.com/
Gynkhana guzti hauek deskargatu eta norberak egiteko aukera ere badago. Hemen dago Aralarko San Migelen egitekoa dena: http://aventuras.turismoromanico.com/autoguiadas/aralar/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



