2012(e)ko irailaren 28(a), ostirala

2012(e)ko irailaren 27(a), osteguna

MENDUKILO-ko Koba

Mendiko ikuilutik, kobazulo turistiko, lur azpiko laborategi eta ingurumen eskolarako bilakaera.

Mendukilon ezezagun den seigarren kontinenterako bidaia hasiko dugu. Mendukilo Aralarko lur azpi karstikoaren erakusleiho bat da, mendiaren bihotza ezagutzera garamatzan ibilbidea. Mendukilo istorio harrigarrienak dituen liburu irekia da. Begiratu, sentitu, gozatu eta errespeta lurrazpiko mundu berezia

Leizea zaldain flotakor, bozgorailu eta argiztapen dinamikoz hornitua dago eta familia osoarentzat egokitutako ibilbide gidatuak eskaintzen dira.

Espeleoabentura aukeran, talde txikientzat eta aldez aurretik deituta.
Egun bereziak:
• Martxoak 4: Kobazuloen eguna.
• Maiatzak 6: Geoleguna.
• Ekainak 3: Ingurumenaren eguna.

Prezioak
• Helduak: 8€
• Haurrak (4-10): 5€
• Jubilatuak: 5€
• 4 urte baino gutxiagoko haurrak: /
• Familia ugaria (3 haur): 25€

Informazio gehiago eta erreserbak: 948 396 095 / 608 62 36 04 – mendukilo@mendukilo.org
www.mendukilo.com





(Fotos/Argazkiak: Eneko Agirre
Espeleoaventura)

2012(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

KIROLMANK: PLAZAOLAKO MARATOI ERDIAREN ARGAZKIAK FOTOS DE LA MEDIA MARATÓN

KIROLMANK: PLAZAOLAKO MARATOI ERDIAREN ARGAZKIAK FOTOS DE LA ...: https://picasaweb.google.com/105001994011362175889/PlazaolakoMaratoiErdiaMediaMaratonPlazaola2012 PLAZAOLAKO MARATOI ERDIAREN ARG...

IX. Mendi Bizikleta Martxa eta VI. Maratoi Erdiko argazkiak

Irailak 16ean ospatutako IX. Mendi Bizikleta Martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barnako argazki guztiak dauzkazu hemen!

Eguneko argazki gehiago dauzkazu? Bidalizkiguzu info@plazaola.org  helbidera eta blogean, web orrian, etab. argitaratuko ditugu!  

Milesker!

      



Irailak 16ko zozketa

IX. Mendi Bizikleta Martxa eta VI. Maratoi Erdian parte hartu al zenuen? Zozketetara geratu ezin izan bazinen hemen dauzkazu zozketen dortsal zenbaki irabazleak!


2012(e)ko irailaren 15(a), larunbata

Kirolzale agurgarria,

Oraindik libre daude Lekunberriko eskoletatik Leitzara goizeko 10.30etan ateratzen den autobuseko zenbait eserleku Leitzako geltokitik Lekunberrirako geltokira doan Mendi bizikleta martxarako.

Beraz, autobus zerbitzu honetaz gozatu nahi duzuenek Lekunberriko Eskoletara jo beharko duzue goizeko 10.00etan.

Eserlekuak iriste ordenean okupatzen joango dira amaitu arte, hortaz, behin amaituta ez da lekurik bermatzen.

2012(e)ko irailaren 14(a), ostirala

Gaur azken eguna


Gaur VI. Maratoi Erdirako izen emateak amaitzen dira (kasu honetan egunean bertan EZINEZKOA da apuntatzea). IX. Mendi bizikleta martxan AURRE izena emateko ere epea gaur bukatzen da  (kasu honetan, posiblea da egunean bertan izena ematea). Epea 15:00etan amaitzen da.
Ez zaitez lekurik gabe geratu! Eman hemen zure izena!