2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Atzo Plazaola Trenaren mendeurrena ospatu genuen

2014ko urtarrilaren 19an Plazaola trenbideak ehun urte bete zituen Iruñea-Donostia ibilbidean, lehendabiziko aldiz, bidaiariak garraiatzen hasi zela.

Horregatik, atzo, Lekunberriko Geltokiak ekitaldi ofizial bat ospatu zuen. Plazaola ...trenbidea zeharkatzen zituen herrialdeen agintariak etorri ziren, natur bidearen garapenean lagundu duten erakundeak ere, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza, Cederna Garalur Elkartea, Gipuzkoako AldundikoTurismo Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritza.
eta Partzuergoko kide pribatu eta publiko guztiak zeuden gonbidaturik.

Ekitaldia Partzuergoko Lehendakariaren sarrerako- hitzaldiarekin hasi zen, Imotzeko udaleko alkatea den Jose Angel Iturralde Vildarraz. Jarraian, gonbidatutako agintariek hartu zuten parte eta bideo emanaldi bat egongo zen, Plazaolako hasiera eta gaur egungo egoera ikusteko. Gero, Juan José Martinenak (Nafarroako Agiritegi Orokorreko Zuzendari ohia) “Historia del Plazaola”, laster argitaratuko duen liburuaren kapitulu garrantzitsuenen aurkezpen bat egin zuen.

Bukatzeko, zonaldeko artisauen produktuekin egindako aperitibo bat eskaini zen Kantinan; Bikain, Antsonea eta Anatxoneako Idiazabal gazta, Urrutia eta Arbizuko txistorra, Arbeondoko txorizoa sagardotan, katealdeko patea, Maskaradako Euskal Txerriekin egindako hestebeteak, Martitxoneako sagardoa, Galburuko ogia eta Plazaola Gozotegiko gozokiak.
 
 



 

2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

Plazaolaren 100 urte

Urtarrilaren 19an, Plazaola trenbideak Iruñea-Donostia lehenengo ibilbidea egiten hasi zen 100 urteak ospatzen ditugu, erakunde-ekitaldi batekin.


2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

Zorionak eta urte berri on!






Plazaola Partzuergo Turistikoarentzat 2014. urtea oso berezia izango da.
Plazaola trenbideak 100 urte betetzen dituelako, 20 urte betetzen direlako Plazaola Partzuergo Turistikoa jaio zela eta baita 600 urte ere Plazaolako meategian lanean hasi zela.

Gauza asko egiteko asmoa daukagun urte berezi-berezia, non zure parte-hartzea oso inportantea izango da.



Zorionak eta urte Berri On!
 

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

UITZIKO TUNELA ZABALIK

Uitziko tunela hilabete bat itxita  egon ondoren, gaurtik aurrera zabalik egonen da, mantenimenduko obrak bukatu dira eta. Beraz zubi honetan Plazaolara gerturatzen zaretenok aprobetxatu tunela zeharkatzeko, baina adi, ur asko dago eta hezetasunarengatik zati batzuetan argiak ez piztea gerta daiteke.