2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

Zorionak eta urte berri on!






Plazaola Partzuergo Turistikoarentzat 2014. urtea oso berezia izango da.
Plazaola trenbideak 100 urte betetzen dituelako, 20 urte betetzen direlako Plazaola Partzuergo Turistikoa jaio zela eta baita 600 urte ere Plazaolako meategian lanean hasi zela.

Gauza asko egiteko asmoa daukagun urte berezi-berezia, non zure parte-hartzea oso inportantea izango da.



Zorionak eta urte Berri On!
 

2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

UITZIKO TUNELA ZABALIK

Uitziko tunela hilabete bat itxita  egon ondoren, gaurtik aurrera zabalik egonen da, mantenimenduko obrak bukatu dira eta. Beraz zubi honetan Plazaolara gerturatzen zaretenok aprobetxatu tunela zeharkatzeko, baina adi, ur asko dago eta hezetasunarengatik zati batzuetan argiak ez piztea gerta daiteke.


2013(e)ko azaroaren 16(a), larunbata

2013(e)ko urriaren 28(a), astelehena

Ziza eta onddo aniztasuna atzo Leitzako mikologia erakusketan

Leitza inguratzen duten pagadi eta hariztiak erreferentzia dira azkeneko asteetan mikologia zaleentzat.
Batez ere onddoak eta gibelurdinak, baina beste espezie asko ere izan ziren protagonista Leitzako karrapean egindako erakusketan.

http://www.diariovasco.com/v/20131028/al-dia-sociedad/variedad-setas-hongos-leitza-20131028.html

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

ORIXE 125 urte

ORIXE

Nicolas Ormaetxea, “Orixe” zuen izengoitia 
eta hala ezagutzen zuten gehienek, Gipuzkoako Orexan jaio zen, baina anaia hirukia zenez Uitziko Errekalde etxera eraman zuten hazteko, Rosa Ariztimuño inude zuela, eta bertan eman zuen haurtzaroa eta gaztaroa.
Artikulu, itzulpen eta jatorrizko lan franko idatzi zituen eta nabarmenena “Euskaldunak” poema galanta da, 1935ekoa, Uitzi eredu nagusi duela, euskaldunen ohiko bizimodua kantatuz ez ezik omen eginez. Baserri giroaren deskripzioa da, bai lanean, bai jolas eta jokoetan, eguneroko kontuetan eta baita heriotzan berean ere. Bere begiekin ikusi eta belarriekin entzun zuena kontatu nahi izan zuen. Hauxe esan zuen: “Olerkia Nafarroako euskaran idatzi nuen gertaerak bertako mendietan garatzen baitira eta horixe baita hizkera nagusia”.
1948an euskaltzain izendatu zuten eta hil zen urte berean, 1961ean, Lizardi saria eskuratu zuen.
Hauxe da “Euskaldunak” lan epiko-lirikoaren lehen poema:
“Naparroa zarrean Larraun’en Uitzi, belar goxo tartean eper-kabi iduri. Belardien inguruz, kabi orren esi baso maitea dago, ikazkin-lantegi”
2013ko URRIAren 27an, IGANDEAn, eguerdiko 12:00ten:
"ORIXEren BIDE ZAHAR BERRIETAN" izeneko ikuskizuna UITZI herrian !!!

2013(e)ko urriaren 14(a), astelehena

Plazaolako Natur Bidetik Imotzera

Berreskuratze lanak amaitzear daude Imotz bailaran, Plazaolako Natur Bideak aurrera darrai Irurtzun eta San Migeltxo arteko 6,5km-ko zatia gehietzearekin. Baina momentuz, lana horiek amaitu arte, segurtasun neurriak direla eta, debekatua dago bidea erabiltzea.

2013(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

OHARRA: Uitziko tunela itxita

Mantenimenduko lanak direla eta, momentuz Uitziko tunela itxita egonen da.
Zabaltzen denean jakinaraziko dugu

Barkatu eragozpenak


2013(e)ko urriaren 7(a), astelehena

2013ko LEITZAKO TALO EGUNAK UTZITAKO IRUDI BATZUK


"Eateren aztarna" ikuskizuna Baigorriko dantzarien eskutik.






Ilenia Villabona Zabalok irabazi zuen Talo lehiaketa. Josean Iturraldek, Plazaolako Partzuergoko lehendakariak banatu zituen sariak. Zorionak eta mila esker parte hartzaile guztiei!




Herri Kirolak. Hiru neska leitzarrek parte hartu zuten 400kg-ko harria tiratzen. Zorionak hirurei!





2013(e)ko urriaren 1(a), asteartea

2013(e)ko irailaren 20(a), ostirala

Adi!!

Imozko tartean Plazaolako bidearen berreskuratze lanak bukatzear daude, Plazaolako Natur Bidea Irurtzuneraino iritsiko da sarri: 6.500m-ko ibilbidea, lau zubi, hiru atsedenleku…


Baina gogorarazten dizuegu hurrengo asteetan ere makinek lanean jarraituko dutela bidean zehar. Beraz, segurtasun arrazoiengatik, herritarrei eta bisitariei jakinaraten zaie,  momentuz galarazita dagoela bidea erabiltzea.

2013(e)ko irailaren 16(a), astelehena

2013(e)ko irailaren 5(a), osteguna

ESKAINTZA BEREZIAK, BEHERAPENAK, PLAZAOLAKO MARTXAREN ASTEBURUAN!!!

Plazaolako X Mendi Bizikleta Martxa eta VII Maratoi Erdiaren asteburuan (irailak 15), jatetxe eta alojamentuen eskaintza berezietaz gozatu ahal izango dugu.
Ikusi aukera ezberdinak: http://plazaolanaturbidea.blogspot.com.es/p/eskaintzak.html






2013(e)ko irailaren 1(a), igandea

BISITA GIDATUAK DOHAINIK!!

Gure zonaldeko txokoak eta istorioak ezagutzeko bisita gidatuak dohainik!! Nafarroako Paisaien Ibilbidea. Ikusi gure eskualdeko bisiten egutegia eta eman izena ongi datorkizunean...



2013(e)ko abuztuaren 31(a), larunbata

GOIKOLA XENDA

 Aste honetan hasi dira Nafarroako Paisaien Ibilaldiaren 

doako bisita gidatuak. Atzo Beteluko Goikola xenda 

bisitatu genuen.





2013(e)ko abuztuaren 27(a), asteartea

Aresoko VI Mendi Martxa

Iraila ongi hasi nahi al duzu?
Eman ezazu izena Areson irailak 1ean izango den VI mendi martxarako.


2013(e)ko abuztuaren 23(a), ostirala

Gure eskualdea hobe ezagutzeko aukera paregabea!

Martxan dira Nafarroako paisaien ibilbidearen doako bisita gidatuak. Lehendabizikoa astelehenean, abuztuaren 26an izango da. Bisita goizeko 10:30ean abiatuko da Beteluko autobus geltokitik, handik artadira....




2013(e)ko abuztuaren 20(a), asteartea

Latasan Elrriren kontzertua

Abuztuaren 23an, 19:30etatik aurrera Elorriren musikarekin gozatzeko aukera izanen dugu Latasan, Plazaola Gozotegiaren terrazan. Gainera Plazaola Gozotegiaren produktuen zozketa bat egonen da bertaratutakoen artean. Anima zaitez!


2013(e)ko abuztuaren 13(a), asteartea

ARESOKO PESTAK 2013

Animatu eta ezagutu Aresoko festak abuztuaren 14tik 18ra!!!


Abuztuak 14, asteazkena
17:00 Haurrentzat Merienda plazan.
18:00 Echafuegoa botako da udaletxeko balkoitik herriko festei hasiera emanez.
18:30 Haurrentzat jolasak plazan.
19:00 Frontenis txapelketako finala.
21:00 Herri afaria karpan.
23:30 XXVIII. Mus Txapelketa udaletxean.

Abuztuak 15, osteguna
9:30 Diana.
11:00 Meza nagusia. Bertan udal ordezkariak izango dira eta herriko haur dantzariek arkua egingo dute.
Ondoren, udalak hamaiketakoa eskainiko du plazan.
12:30 Haurrek Aresoko ingurutxoa dantzatuko dute plazan.
13:00 Pilota partidua:
      Olano-Altuna Vs Onsalo-Peñas
18:00 Herritarren dantza saioa plazan.
19:15 Aizkolarien saioa plazan:
      Recondo-Zaldua Vs Otaegi-Pellejero
23:00 Aurtizko Oihana Elizalde eta Oihana Mindegia trikitilariak ariko dira plazan.

Abuztuak 16, ostirala
9:30 Diana.
11:00 Puzgarriak eta jolasak plazan.
11:00 Plater tiraketa Urteagako parajean.
13:00 Gaztetxoen arteko pilota partidua plazan.
17:00 Eriz Magoaren magia ikuskizuna plazan.
18:00 Umeen arteko pilota partidua:
      Hegoi Baraibar - Aimar Otermin
      Aitor Arraras - Yulen Aranalde
18:30 Herriko gazteen arteko Herri Kirol desafioa.
20:00 Aresoko antzerki taldearen ikuskizuna plazan: "Aresoko Harria"
21:30 Guraso elkarteak antolatutako Herri Afaria.
23:00 Musika plazan Gabenara taldearen eskutik.

Abuztuak 17, larunbata
9:30 Diana.
11:00 Kalejira hasiera plazatik, con la Jaiak Txarangaren laguntzaz.
15:00 Paella erraldoia karpan koadrilla guztientzat.
17:30 Koadrillen arteko jolasak plazan.
19:00 Txerrikumea harrapatzea.
21:30 Bocadillo jana karpan.
23:30 Ingo al deu? taldearen eskutik dantzaldia.

Abuztuak 18, igandea
9:30 Diana.
14:00 Herri bazkaria. Ondoren Leire Onsalo gitarrarekin ariko da eta Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek saioa egingo dute.
18:00 Dantza emanaldia plazan: "Errimak oinetan".
Ondoren sari banaketa.
19:30 X Sagardo dastaketa sardina eta txistorrekin. Freskagarriak ere egongo dira Gizarte Zerbitzuak lagunduta.
23:00 DJ Imanol plazan.