2012(e)ko abuztuaren 23(a), osteguna

Aresoko V. Mendi Martxa

Areso - V Mendi Martxa - Irailak 2

Proba ez-konpetitiboa, zailtasuna ertaina.
18 kilometroko ibilbide zirkular hau Ulizar-Pagozelay-Lau Mugarrietatik (Guratz) pasatzen da Aresora bueltatuz.
Iraupena: 4-5 ordu

2012(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena

Imozko Bide Sarearen Egun arrakastatsua

Imozko Bide Sarearen Egun arrakastatsua

Aurten lehenengo edizioa izan da eta biztanleen interesa eta parte-hartzaileen arrakasta ikusita, hurrengo urteetan ere ospatu eginen da. Oso ongi pasatu zuten denek bi antzezleek basoa zeharkatzeko jarritako probekin.

2012(e)ko abuztuaren 10(a), ostirala

Imotz-ko bide sarearen eguna

Imotzko bide sarearen eguna ospatuko da lehen aldiz abuztuak 19an, igandea, Etxalekun


Ibilbide desberdinak, artisauen merkatua, zozketak, herri bazkaria, txikienendako puzgarriak, animazioa, adin guztietarako jokuak….

Ekintza horiek eta askoz gehiagok osatzen dute “Imotzko bide sarearen egunerako” Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Imotzko udaletxeak prestatzen ari duten programa. Etxalekun, abuztuak 19an lehenengo aldiz ospatuko den jaiaren helburu nagusia, bide sare berri hau inauguratzea da.

Bide sarea
Hau ospatzeko, luzeera desberdineko 3 ibilbide proposatzen dira.
Lehenengoa, kirolzaleenentzat, goizeko 8:00etan hasiko da Latasan dagoen Imotzko frontoian, eta Latasa – Urritza – Goldaratz – Latasa – Eraso – Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxalekuko ibilbideak dituen 27 kilometroak zeharkatuko ditu. Azken herri horretan, Etxalekun, eguneko ekintza guztiak bilduko dira.
Bigarrenak, 15 kilometrokoa, Latasa- Eraso –Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxaleku herriak ibiliko ditu. Hau ere, Latasan dagoen Imotzko frontoian hasiko da, goizeko 9:20etan.

Txikienentzako prestatu den ibilbidea, berriz, 11:00etan aterako da Muskitzeko garbilekutik. Haurrentzako 6kmko ibilbidea proposatzen da, Muskitzetik Etxalekura. Baino ez dira bakarrik egongo, pretsonai mitologiko batzuen laguntzaz abiatuko dira “altxorraren bila” eta ibilbidean zehar aurkituko dituzten pistei esker Etxalekun aurkituko dute.

Udalerriaren hiriburuan, esan bezala, egunerako proposatzen diren ekintza guztiak bilduko dira: artisauen merkatu bat egonen da era guztietako produktuetaz gozatzeko, bide sarea ofizialki inauguratuko da aurresku batekin, herri bazkari bat egingo da parte-hartzaile guztiekin, zozketak egonen dira, informazio turistikoa, txikienentzako puzgarriak, adin guztietako pertsonendako jokuak….
Familia edota lagunekin igandeaz gozatzeko aukera paregabea.

Informazio gehiagorako: plazaola@plazaola.org edo 948 507 205

2012(e)ko abuztuaren 1(a), asteazkena

Antzinako merkatuak

Abuztuak 5ean Lekunberri Erdi Arora itzuliko da Antzinako Azokekin 

Egun osoan zehar antzerkia, musika, tailerrak, 100 artisau baino gehiagoren erakustaldiak, jokoak eta askoz gehiago egonen da

Abuztuko lehenengo igandean, Lekunberriko herriak bere ohiko erritmoa alde batera utziko du Erdi Arora itzultzeko, urtero geroz eta jendetsuagoa izaten den feria batekin. Azoka, Lekunberriko udaletxeak bultzatzen du Plazaola Partzuergo Turistikoaren laguntzaz

Merkatu honetan Nafarroa osoko eta espezialitate desberdinetako artisauek parte hartuko dute egun osoan zehar eta folklore, kultur- dinamizazio eta zonaldeko promozio turistikoko ikuskizunak egongo dira.

Antzinako Azokak ospatuko den egunean, Lekunberriko alde zaharrean hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izanen da: bizilagun guztiak mozorrotu eta fatxadak apainduko dituen antzezpen historikoa (urte honetan 1512ren ingurukoa), animazioa, kaleko musika, antzinako ogibideen errepresentazioak, artisauak, animaliak ibilaldiak zaldi gurditxoan, malabaristak, txontxongiloak, etab. Lekunberrikoa sorpresa anitzeko Erdi Aroko jaia izaten da urtero.

Programa mercados de antaño 2012

10:00 horas - Merkatuaren irekiera.
10:30 horas - Merkatuari arrera: Dultzineroak.
11:00 horas - Aintzinako ofizio tailerrak (artilea, metaketa....).
12:00 horas - Antzerki saioa (merkatuko hainbat tokietan izango da, merkatuan zehar).
14:00 horas - Merkatuaren Itxiera

17:00 horas - Merkatuaren irekiera.
17:30 horas - Dantza eta kantu tailerra.
19:00 horas - Antzerki saioa (udaletxe parean).
20:00 horas - Merkatuaren itxiera.

 
Egun osoan zehar umeentzako jolasak egongo dira merkatuan musikaz alaiturik.