2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea


Plazaola Partzuergo Turistikoaren erakustokia, Navartur feriako bisitatuenetako bat izan zen
Ostiralak 22 igandeak 24 arte, Navartur bisitatu dutenek Plazaolako partzuergoaren stand-a aurkezten zuen zonaldea pixkat hobeto ezagutzeko parada izan dute: Plazaola Natur Bidea baliabide nagusiaz gain, Larraun bailara, Lekunberri, Leitza, Areso, Imotz eta jarduera makina bat.

Feria zonaldea bisitatuz aurkitu dezakezun guztiaren erakustokia izan da. Egitarauan aurkitu ahal genuen besteak beste, ostiralean Karmele Galartzak botatako “irrintzia-k” feriaren hasiera eman zuena, Plazaola Kantinaren aurkezpen bat (Lekunberrin kokatua, bizikleten alokairua eta garraioa abiapuntura eskeintzen duena); Mendukiloko kobakoek arratsaldean ekintzen egutegia eta bereziki “Kulturkilo” aurkeztu zituzten (Astizko kobazuloan ospatzen den bigarren bertso eta musika saioa).

Larunbat goizean “2013 oihanaren bihotzean” aurkeztu zen. Liburuxka honetan zonaldean egin daitezken ekintzak eta bisita gidatuak agertzen dira. Eguerdian talo, sagardo eta gazta  dastaketa egin zen. Produktu hauek feriako egun guztietan eskaini ziren.

Arratsaldean, Orgiko Hariztiaren taldeak, Garrapok, artzain-apurrak zizekin eskaini zituen, garai honetan “Marzuolus” edo “elurraren ziza” bilatzeko antolatzen dituen bisita gidatuak ezagutaraztera emanez. Ziza mota hau sukaldaritzan aintzat asko hartzen da eta parte-hartzaileek gordina era dastatu ahal izan zuten.
Igande goizea berriz, Lacturale-ren eskutik esne dastaketas eskaini ziren, Etxeberrin daukaten Behi esne Interpretazio gunera bisita gonbidapenak ehunka banatu zituztelarik. Azkenezko, aratsaldean Joseba Artzeluts artisauak bertan zeudenei egurra nola lantzen den erakutsi zien, eta Plazaola Partzuergo Turistikoak azaldutakoen artean zenbait sari eta landa ostatuetan egonaldiak jarduerekin zozketatu zituen.

Sarituen zerrenda.



2013(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Navartur 2013

Plazaola Partzuergo Turistikoa, otsailaren 22tik-24ra Baluarten ospatuko den Navartur turismo azokan izanen da.
Hurbildu zaitez gure stand-era eta bozkatu gure egitasmoa, egonaldiak aktibitateekin sarituko ditugu...

2013(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

ARRETA!!!

Azken egun hauetako meteorologi-arazoengatik, bai Plazaola natur bidetik bai zonaldeko beste ibilbideetatik ere, kontuz ibiltzea gomendatzen dugu.

Gogorazten dizuegu ere, bota, argia, kasko erabilera nahitaezkoa dela Uitziko tunelean eta gomendagarria natur bidearen gainerako ibilbideetan.

2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena


BERRIA!!!
Leitzako Landaborda tunela
irekia dago, beraz, natur bidetik ibili daiteke.
Barkatu eragozpenak!

2013(e)ko otsailaren 9(a), larunbata

Harri jasotze jaialdia

Otsailak 10 eguerdiko ordubatetan, Leitzako plazan, Inaxio Perurenak 300 kiloko harria jasotzen saiatuko da. Aupa Inaxio!


2013(e)ko otsailaren 1(a), ostirala


Plazaola Natur Bidea Fiturren ospatu zen "Natur Bideen 20 urte" ekitaldian izan zen
Plazaolako ordezkariak, Urtarrilaren 31n, Fiturren ospatu zen ekitaldian izan ziren.
Nekazaritza, Elikagaigintza eta Ingurumeneko Ministeriko, Baserri-Garapena eta Basoko-Politikako zuzendari nagusia den Begoña Nieto, Juan Pedro Pastor, FFE-eko zuzendari-kudeatzailea eta Pedro Ortun, Komisio Europarraren turismo zuzendariak parte hartu zuten.
Ekitaldian zehar, oroitzapenezko bideoa bota zen eta bukatzeko, Bide Berde desberdinetako produktu gastronomikoko dastatzea ere eskainiko zen, hoien artean, gureak etziren falta.
 

 

Lekunberriko Ihauteriak


Mozorrotu eta etor zaitez ihauterietara!!!