Natur Bidea

PLAZAOLAKO NATUR BIDEA

Aintzinako Plazaola trenak Iruñea eta Donostia lotzen zituen; Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatu du 85kilometroko bide hori berreskuratzea.

Horretarako, Ingurumen Ministerioak diruz lagundu du eta toki-entitateek zein Nafarroako Gobernuak parte hartu dute. Beraiei esker berreskuratu dira:
*Lehenengo fasean 7km: Mugiro- Lekunberri- Uitzi.
*Bigarren fasean 12km: Uitziko tunela- Leitza- Gipuzkoako muga.
*Hirugarrenean 2,700m hirugarren fasean: Uitziko Tunela.


UITZIKO TUNELA ETA UREN ISURIALDEA
Uitziko gainak Kantauri eta Mediterraneo itsasoetarako uren isurialdeak banatzen ditu. Horrekin batera, Plazaola bide berrituaren muga lana ere egiten du. Torki horretan egin zuen trenbideak 2,7 kilometroko tunela, eta huraxe izanz en pentintsulako tunelik luzeena urte askotan. 2011ko udaberriaz geroztik berreskuratuta eta argiztatuta dago.







 

 


FITXA TEKNIKOA ETA IBILBIDEAK AUKERAN

 
Kokapena: Lekunberri eta Andoain bitartean.
Luzeera: 44km
Erabiltzaileak:

Egokitutako tarteak (lur trinkoarekin):
Sarbideak:
* Lekunberriko Geltokia - Mugiro (2km)
* Lekunberriko Geltokia - Uitzi (5km)
* Lekunberriko Geltokia - Leitza (15km)
* Leitza Geltokia - Uitziko tunela (7km)
* Leitzako Geltokia-Gipuzkoako muga (5km)
* Gipuzkoako muga - Andoain (21km)

Tarteuneak egokitze lanean:
 * Mugiro - Irurtzun: 10km


IBILBIDEAK AUKERAN


Plazaolako Natur Bideak aukera anitzak eskaintzen ditu; era guztietako publikoarentzat aukera paregabea da, kirolzaleenetatik hasi, hauentzako etenik gabeko 44km daude egokituak, haur edo adineko personak dituen familiak arte, hauek ere, aldaparik gabeko tarte motzak egiteko aukera baitute.


1. Lekunberri - Mugiro 2km


Lekunberriko Geltokitik hasita, ibilbidea kanping baten aurretik pasatzen da, errepidea zeharkatu eta Larraun ibaiaren ondora iritsi arte jarraitzen du. Aurrerago trenbide sarea mozten da, nahiz eta Irurtzun arte jarraitzen duen, ez dago egokituta oraindik.







2. Lekunberri - Uitzi: 5km


Lekunberriko Geltokitik Uitziruntz abiatuta 3 túnel pasatzen dira. Lehenengoa pasa ondoren 160metroko desnibela duen tartea dago. Autobiaren azpitik pasa eta jatorrizko ibilbidera itzultzen da. Bigarren tunela (Bartolorena) argiztatuta dago eta hirugarrena ez, baino oso motza da. Uitziko Geltokira iritsi baino apur bat lehenago amaitzen da ibilbidea. Haurrentzako "joku" bat badago - eskatu Lekunberriko Turismo Bulegoan-




 

3. Lekunberri- Leitza: 15km


Lekunberritik 5 kilometrotara Uitziko geltokira iritsi baino lehen bidea moztu egiten da. Aurrera jarraitzeko,e zkerraldean dagoen errepidera atera, segi 200 metro eta Uitziko Geltokia pasa ondoren, hartu eskubialdean dagoen bidea Uitziko tunelera iristeko. 2,700 metroko tunel hau argiztatuta dago. Tunela pasa ondoren leitzaraino beste 5 kilometro daude.






4. Lekunberri-Leitza-Andoain: 40km


Lekunberritik Leitzara bitarte ibilbidea egokituta dago, baita Uitziko tunela, 2,700metro dituela eta argiztatuta dagoena. Leitzako Geltokitik Andoaineraino segitzen du, 26km maldan behera. Mugaren ondoan 2km asfalto dago. Gipuzkoako zatia ez da natur bidea, trafiko astuna ibili daiteke (Egurra ateratzeko).







5. Leitza- Túnel de Uitzi: 7km


Leitzako geltokitik hegoaldera, 7km-tan 11 túnel zeharkatzen dira Uitziko tunelera iritsi arte. Lehenengo tunela (Telleria) itsita dago eta albotik pasatzen da. Hurrengo 3 tunelak argiztatuta daude, baina gainontzekoak ez motzak direlako (7tunel). Natur bidera ere udalaren plazatik joan daiteke. Elizarantz abiatu, ezkerraldean utzi eta "Itturrizarrea" iturrira iristen da. Zenbait metro gorago bidera doan bidexka topatuko dugu.




6. Leitza- Muga (limite provincial): 5km


Geltokitik 5km egin daitezke, 4 túnel zeharkatuz Gipuzkoako mugara iristeko.







Bizikletak alokatzeko Plazaolako Kantinan
948 60 44 46 / 699 38 32 87



INGURUNEA PLAZAOLAN

40 kilometro inguru egin daitezke gaur pagadi eta hariztietan barrena, lekunberritik (Nafarroa) Andoainera (Gipuzkoa) bitartean, XIX. mendean aintzinako Plazaola trenbideak ireki zuen bidetik. Nafarroako Mendialdean gaude, ipar-mendebalde hezean, kantauriarra ere deitzen zaio zonalde honi; izan ere, euria eta hezetasuna dira hemengo klimaren ezaugarriak.
Gure paisaian pagoa da nagusi, eta lagun ditu iratzea, gorostia eta elorria. Hariztiak urriagoak dira eta tartekatua dituzte gaztainondoak, lizarrondoak, hurritzak, astigarra, zumarra, urkia, ezkia, etab. Zenbait lekuetan pinu - sailak leku hartu die haristiei.










PLAZAOLAREN HISTORIA


Plazaolak trenbide estua eta lurrunezko trakzioa izan zuen. Sorreran meatzerako -trena izan zen eta burnia garraiatzen zuen Plazaolako meatzeetatik andoainera (Gipuzkoa). 1914. urtean bidaiari trena izan zen Donostia eta Iruñea hiriburuak lotzen hasi zen, biak ere albo- hiriak Horrela iraun zuen 40 urte; merkataritzarako eta komunikazioarako bide izan zen, eta, aldi berean, kulturaren elkartrukerako ere aukera eman zuen.
1953 urteko uholdeak alde batetik eta autobusen konpetentziak bestetik, heriotzak ekarri zioten trenari 1958an, eta geroztik arrastoak dauzkagu, zimurrak bailiran, gure paisaiaren begibistan.

ARAU OROKORRAK


* Segurtasunez ibili eta errespetatuz jokatu ingurumenarekin eta beste ibiltariekin.
* Natur bidea erabiltzeko araudi bat dago: www.plazaola.org/ordenanzas_de_uso.html


ZONALDEKO INFORMAZIO GEHIAGO



Ostatuak, garraoia, intereseko tokiak.... Lekunberriko Turismo Bulegoan, Plazaolako tren geltokian
Tel. 948 507 204 / oit.lekunberri@navarra.es






*********************************************************************************


Obra berriak Plazaolako Natur Bidean:

Imotz-ko zatia: 6.5km

Plazaolak, ia lau hamarkadaz Nafarroa eta Gipuzkoa batzen zituen lurrun-trenak, aurrera jarraitzen du. 1953an azkeneko bidaia egin zuela egia bada ere, zeharkatzen dituen haranen ardatz eta garapen sozio-ekonimikoaren motorra da egun. Izan ere, trenaren antzineko ibilbidearen berreskurapena,  natur bide bezala, aurrera doa, kasu honetan Imotz-ko tartean, Mugiro eta Irurtzun bitartean, 6,5 kilometroko errekuperazioarekin.
Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak finantziatuta, lanak zahorra eta hormigoizko bideen eraikuntza eta harri lubeta, babes sare eta uraren ebakuaziorako drainatzeen  bidez ezponden eustea dira. Gainera, lau pasarela instalatuko dira, bi metalikoak eta bi egurrezkoak. Atseden eremu bat ere jarriko da.
Iazko udazkenean hasi ziren obrak, aurten jarraituko dute eta 2013ko udaberrian amaituko dira.

2000. Urtean hasi zen Plazaolako Natur Bidea errealitate bihurtzen; urte horretan lehenengo 7 kilometroak ireki ziren Lekunberri eta Mugiro artean. Bigarren zatia, hiru urte beranduago irekita, Uitziko tunela eta Gipuzkoako mugaren artean dauden 12 kilometroak izan ziren. Tunel famatua, 41kilomentro osatzeko zegoen oztoporik haundiena, 2011an ireki zen guztiz berreskuratuta. Orain, Imotz-eko tartearekin, jatorrizko ibilbideak dituen 84 kilometroetatik,  ia 50 kilometro izango dira berreskuratuta.


Dena den, lehenengo mailako produktu turistikoa izanen da Iruñearaino falta diren 22kilometroak berreskuratzean. Zati hori ere martxan dago, 2010eko maiatzan Udalez Gaindiko Plan Sektorial bezala onartuta izan zen. Sei udaletan eragina dauka: Berriobeiti (Artika, Aitzoain, Berrigoiti, Ballariain, Elkarte eta Oteiza), Berriozar, Izako Zendea (Sarasa, Erize, Sarasate eta Gulina), Arakil (Aizkorbe) eta Irurtzun. Iruñea ere barruan dagoelarik, proiektuan bere udalerria sartzea eskatu baitzuen.

2012 bitartean lurren desjabetzeen espedientea hastea espero da, betiere Nafarroako Gobernuko laguntza ekonomikoarekin. Izan ere, proiektu hau aurrera eramateko zenbait lur-zatien erabilgarritasuna behar da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina