2013(e)ko uztailaren 31(a), asteazkena

ANTZINAKO AZOKA LEKUNBERRIN

Jaiean, abuztuaren 4ean, Antzinako Azoka ospatuko da Lekunberrin. Hamaika artisauk, musikarik eta artistek egun berezi honetara hurbiltzeko gonbitea luzatzen digute.
Animatu!!

Plazaola Natur Bidea TVE-ko 2. kanalean

 “Vive la Vía” telebistako telesaila berriro 
TVE-ko 2. kanalean 



Uztailaren 20tik aurrera, Espainiar Trenbideen Fundaziaren Natur Bideei buruzko telesaila, "Vive la Vía", ematen ari dira, TVE-ko 2. kanalean.
Abuztuak 24 larunbata, 3etan Plazaolako Natur Bidea emango dute.

Ez galdu trena!


2013(e)ko uztailaren 23(a), asteartea

Mendukilo Eguna 2013

Mendukiloren urtebetetzearen aitzakiarekin Tartalo, iratxoak, Lamia, Basajaun, Akertbeltz eta beste pertsonaia mitologikoen bisita izan du gaur Mendukilok. Festa giro ederrean aritu dira gure lagunak. Zorionak Mendukilo!!



2013(e)ko uztailaren 19(a), ostirala

Pedalei eskuz eragiten II

Goizeko 11:30ean abiatu dira Lekunberriko Plazaolaren geltokitik Andoain aldera. Iruditan Sergio eta bere laguna Plazaolako Natur Bidean, Uitziko tunela zeharkatzeko prest, Europako Natur Bideetan zeharkatu daitekeen luzeena (2.700m) Aupa!!



Prentsa idatzian: 
http://www.noticiasdenavarra.com/2013/07/20/vecinos/sakana-leizaldea/39pedaleando-con-mis-manos39-llega-a-la-via-verde-del-plazaola
http://www.diariovasco.com/v/20130723/tolosa-goierri/plazaola-parte-recorrido-documental-20130723.html

2013(e)ko uztailaren 18(a), osteguna

Pedalei eskuz eragiten I

Ezagutu Sergio Martinen "Pedaleando con mis manos" proiektua. Bihar Plazaola Natur Bidera etorriko da bere handbike-arekin. Ongi etorri!!


2013(e)ko uztailaren 17(a), asteazkena

Nafarroako Paisaien Ibilbidearen Argazki Lehiaketa

Martxan da Nafarroako paisaien ibilbidearen Argazki Lehiaketa. Ibilbide honetan gure eskualdeko zenbait toki bisita ditzakezu. Hala nola San Migeleko, Malloetako eta Azpirozko begiratokiak eta Iribasko iturburuko ibilbidea eta Beteluko Goikolako xenda.

Animatu eta parte hartu, sari ederrak dauzkazu zain!!
https://www.facebook.com/TurismoReynodeNavarra/app_455560017787712

2013(e)ko uztailaren 10(a), asteazkena

Plazaolarekin Natur Bide gehiago eta CO2 gutxiago

Kanpainarekin atxikitu nahi baduzue www.viasverdes.com -en barruan “Natur Bide gehiago, ZERO CO2 gutxiago”-n  egin dezakezue. Bestela, Natur Bidean egindako argazki bat bidal dezakezu.

2013(e)ko uztailaren 8(a), astelehena

MENDUKILO EGUNA

Uztailaren 23an, asteartearekin, eguerdiko 12:00etan PuXkek taldeak bisita antzeztua eskainiko digu.

Ama Lurra, Mari, Akerbeltz, Basajaun, Lamia, Tartalo eta abarren atzezpenek Mendukiloko kondaira ezkutua plazaratuko digute.

Prezioak: 6 € helduak.
               4 € haurrak, jubilatuak.

Izen-ematea: 948 396095 / 608 623 604
                     mendukilo@mendukilo.com
Sarrera mugatuak.

* PuXkek konexio, dantza, birtuositate, pasio, magia eta sormen pusken talde bat da.





"Direnik ez da sinistu behar, 
ez direla ez da esan behar"

2013(e)ko uztailaren 6(a), larunbata

MALLOETAKO BEGIRATOKIA. Nafarroako paisaien ibilbidea.

Begiratoki ikusgarria. Bertatik, Malloak, Araitz bailara eta Araxes ibaiaren bizitokia ikusi ahal izango ditugu. Begiratokira iristeko, Beteluko elizaren atzealdetik, mendian gora, jo beharko dugu. Albisuko gainetik (Larraun) ere aukera polita dago paisaia eder honetaz gozatzeko.

2013(e)ko uztailaren 4(a), osteguna

GOIKOLA XENDA. Nafarroako paisaien ibilbidea.

Ibilbide lineal hau Beteluko ura botilaratzen duten tokitik abiatzen da, eta Araxes ibaiaren paralelotik jarraituta, antzinako Goikola Burdinolaraino iritsiko gara.
Distantzia: 500 metro.
http://www.turismo.navarra.es/esp/organice-viaje/eus/organice-viaje/recurso.aspx?o=5870&op=volver