2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

2013ko negua, oihanaren bihotzean

Neguan ere ikaragarri goza daiketeelako Plazaolan, hemen dauzkazue ongi pasatzeko zenbait proposamen. Etorri eta gozatu!  



1. Bizikleta egokituak - Lekunberri
2. Plazolako Ikusentzunezkoa - Lekunberri
6. Orgiko oihana - Ultzama
7. Lacturale interpretazio zentrua - Etxeberri, Arakil
8. Lesakenea Baserria - Leitza
9. Bikain Gaztandegia - Etxarri Larraun
10. Cueva de Mendukilo - Astitz
11. Ezkurdi eztiaren museoa - Eltso, Ultzama
12. Plazaola kirolgunea - Lekunberri
13. Ibili Paintball - Arruazu
14. Larun. Mendia, natura, aisia. - Lekunberri
15. Mirua, natur jarduerak - Lakuntza
17. Aralar zalditegia - Baraibar
18. Lizaso Golf zentrua - Lizaso





Zorionak eta urte berri on!

Plazaolako lan taldeak jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizue, zuen ametsak egi bilaka daitezen!

2012(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

Plazaolako jokuen bagoia

"365 experiencias con tus hijos" liburuaren barruan Plazaolako Jokuen bagoia aipatzen da aisia familian gozatzeko bizipen gomendatu bezala.

Liburuak pasa den azaroak 13an ikusi zuen argia, geoPlaneta-k  argitaratuta Lonely Planet-en zigiluarekin eta izugarrizko harrera izan du. Helburua, euren seme-alabekin bizipen ezberdin eta originalak partekatu nahi duten familientzako ezinbesteko tresna bilakatzea da.

 

Jokuen bagoia era honetan deskribatzen da: " erakusketa eta jolas-tokia (....) pasadizo, amets eta historiaz beteta dagoen espazioa, zeinetan haurrek tren-gidari izatera ere jolastu dezakete"

Era horretan, Lekunberriko jokuen bagoia, familia artean bizitzeko aisialdi proposamen ezberdin eta berritzailea bezala aukeratua eta publikatuta izan da.

2012(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

Mendukiloren eskaintza berezia

Haur sarrera batendako doako bonoa

Argazkia: Eneko Agirre
Mendukilo, Arrikrutz eta Zugarramurdiko kobek eskaintza berezi bat proposatzen digute hemendik 2013ko Aste Santurarte:

Hiru koba horietakoren batetik pasatzen diren 6 eta 12 urte arteko umeek bono bat jasoko dute doako beste bisita bat egiteko aukeratzen duten koban: Mendukilo, Arrikrutz edo Zugarramurdin.




 

Mendiko ikuilutik, kobazulo turistiko, lur azpiko laborategi eta ingurumen eskolako bilakaera


Mendukilon ezagun den seigarren kontinenterako bidaia hasiko dugu. Mendukilo Aralarko lur azpi karstikoaren erakusleiho bat da, mendiaren bihotza ezagutzera garamatzan ibilbidea. Mendukilo istorio harrigarrienak dituen liburu irekia da. Begiratu, sentitu, gozatu eta errespeta lurrazpiko mundu berezia.

Leizea zaldain flotakor bozgorailu eta argiztapen dinamikoz hornituta dago eta familia osoarentzat egokitutako ibilbide gidatuak eskaintzen dira.





Aralarko erraiak denon eskura - Ingurumen Hezkuntza


Kobazuloetara gauzatzen den bisita oro esperientzia bat da. Esperientzia bakoitza, ikasketa bihur daiteke. Kobazuloak, hizkuntza unibertsalean idatzitako makina bat istoria kontatzeke dituzten liburu irekiak dira. Erraietara bidaiatzen dugunez, aldaketak sorraraz ditzakete bisitariengan. Premisa horiei jarraiki, 2012-2013 ikasturterako Mendukiloko kobazuloak ingurumen heziketako 3 programa eskaintzen ditu:
* Ikus- entzunezkoa eta mailara egokitutako kobako bisita gidatua (1ordu eta 20 min).
* IH 1 programa (2 ordu eta 30 min). Bisita eta material didaktikoen gauzapena.
* IH 2 programa (4h). Aitzarratetako iturburua eta kobara ibilbide gidatuak.

(Programa hauek ikastetxearen beharren arabera moldatu daitezke)


Informazio gehiago eta erreserbak 948 396 095 / 608 623 604 - mendukilo@mendukilo.org - www.mendukilo.com

1. Mendukiloko kobak (Astitz. Nafarroa) T. 948 39 50 95
2. Sorginen Lezea (Zugarramurdi. Nafarroa) T. 948 59 93 05
3. Arrikrutz - Oñatiko Kobak ( Oñati. Gipuzkoa) T. 943 08 20 00

2012(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

Leitzako Talo Eguna EiTB-n

Leitzako Talo Eguna EiTBko "Udazkeneko Loreak" saioaren eszenatoki


Pasa den irailak 9an, iada ospetsua den "Talo Eguna" ospatu genuen Leitzan. Ekintza hau urtero-urtero ospatzen da Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Leitzako Udaletxeak antolatuta, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko laguntzarekin.

Aurten 1.000 bat pertsona gerturatu ziren Leitzaraino taloa protagonista den eguna ospatzera. Gure herriko festa-gastronomian hain ezaguna den produktu honetaz gozatzera geroz eta pertsona gehiago gerturatzen dira, batez ere familiak.
Urtetik urtera, egun horretan Leitzaraino gerturatzen den jendea gastronomiaz, ohituretaz eta herri kirolaz gozatzeko aukera izaten du, beste batzuren artean. Izan ere, talo egileen postuetaz gain, askotariko artisauen merkatua, aizkolariak, musika.... izaten dira Leitzako Talo Egunean. 

Talo Eguna "Udazkeneko Loreak" programaren eszenatoki

Aurten, guztion harridurarako, "Orio Produkzioak" Mikel Goñi pilotariarekin batera Leitzaraino gerturatu ziren "Udazkeneko Loreak" programa grabatzera. Perretxiko eta onddoen mudnua modu umoretsu eta entretenigarri baten ikuspegitik hartuta kontatzen digun saioa da hau. Saio bakoitzean koadrila desberdin batekin joaten dira basora perretxikotara, ondoren horiekin plater desberdinak egiteko. Kasu honetan Mikel Goni aukeratu zuten protagonista eta Talo Eguna eszenatoki.


"Udazken Loreak" saio berezi honetan, Mikel Goñi eta Ibarrako Langostino Moto Klubeko kideak perretxikotan ibili dira Uitziko gainean. Aurkitutako ziza eta onddo horiek, ondoren Kristina Saralegi Talo Egileak sukaldatuko dizkio Leitzako Plazan bertan eginiko talo goxo batean.

Hemen daukazue bideoa

 


 




Y aquí las fotos del Día del talo, por si todavía no las has visto....

2012(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Folk Ametsetan 2012

Folk Ametsetan 2012:

Plazaolako Kantinan Folk kontzertuak

Folk Ametsetan programa Nafarroako bost herritan ospatuko da azaroak 3tik 18ra bitartean; ekintzaren helburua musika tradizionala eta gaur egunekoa lantzen dituen musika generoa zabaltzea da.

Programaren barruan, azaroak 9 eta 16ean Lekunberriren txanda izango da:

•  Azaroak 9an, Urbalia Rurana -Mediterraneoko Folka- taldeaz gozatu ahalko da  arratsaldeko 20:00etatik aurrera Plazaolako Kantina.
Azaroak 16ean, Ganbara - Euskalfok- taldea izanen da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Plazaola trenaren antzinako biltegian.
Talde berdinak Irurtzunen arituko dira, baino kasu honetan azaroan 10 eta 17an hurrenez hurren.

Lekunberri eta Irurtzunez gain, Folk Ametsetan programa Elizondo, Castejon eta San Adrian herrietan ospatuko da.
Azaroak 3an hasiko da egitaraua, Castejon-eko Sarasate Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etatik aurrera  Urbalia Ruranak emango duen kontzertuarekin. Talde hau izanen da egitarauaren protagonista, izan ere, herri guztietan emango du kontzertua, Valentzia eta Mediterraneoko herri musika eskainiz.

Baztanen, berriz, The Pink Rangers -en kontzertua izanen da, azaroak 4ean. Lee Wolfe eta The Blue Rangers taldeek osatutako taldea, Chicagoko blues-etik Loisianako deltako blues-era doazen ipar ameriketako musikaren sustraiak aztertzen dituen taldea dugu.
Informazio gehiago hemen: http://www.ensueñosdefolk.com

Folk Ametsetan egitaraua Lekunberri, Irurtzun, Baztan, San Adrián eta Castejón herrietako udaletxeek antolatzen dute Nafarroako Gobernuko laguntzarekin batera. Programa 1990.urtean hasi zen kontrastatuko kalitatea duen eta zirkuitu komertzialetan oraindik ezezaguna den musika mota hau zabaltzeko ahaleginak batzeko.

Ezin duzu galdu!

2012(e)ko urriaren 8(a), astelehena

Lekunberriko Jaiak 2012

Urriak 11, Osteguna

12.00 - Meza.
14.00 - Jubilatuen bazkaria. Ayestaran hotelean. Ondoren musika, omenaldia....
20.00 - Jaien hasiera. Suziria.Ondoren trikitilariak.
20.05 - Zezen suzkoa.
22.30 - Gazteen afaria karpan.(17.50€) Entsalada, paella, oilaskoa eta postrea. Sarrerak betiko tokietan.
00.30 - House jaialdia karpan DJ Patt, DJ David MK, DJ Ruben Gonzalez.


Urriak 12, Ostirala

08.00 - Dianak.
11.00 - Meza.
11.30 - Trinkete partiduak.
13.00 - Tortilla - Apuntatzeko epea Euskaldunaren parean 12:00etan.
13.00 - Aizkolariak karpan- Ugaitz Mugertza - Julen Kañamares
              Harrijasotzaileak - Josetxo Urrutia - Xabier Igoa.
16.30 - Aitzurren jaurtiketa.
17.00 - Pelota partiduak. Profesionlak. Aspe 4 1/2.
17.00 - Umeentzako jokoak eta entzierroa. Alde zaharrean.
17.45 - Lekunberri TV.
19.00 - Bertsolariak karpan. Alaia Martin, Uxue Alberdi, Oskar Estanga eta Iker Zubledia.
20.30 - Maskarada. Dantza espektakulua. Polikiroldegian.
21.30 - Zezen suzkoa. Polikiroldegian.
22.00 - Zurrakapote eta karaoke. Karpan.
23.30 - Batukada Ainhoa Tabernatik hasita. Batukada birziklatzailea.
24.00 - Ukatu taldea. Trikidantz.

Urriak 13, Larunbata


09.00 - Dianak.
12.00 - Suziri txikia.
12.05 - Aurten jaiotako haurrei jarriko zaie lepoko zapia. Lekunberriko udaletxean.
12.15 - Puzgarriak alde zaharrean.
14.00 - Ajoarriero lehiaketa eta dastaketa Euskalduna parean.
14.00 - Herri bazkaria. 10€. Entsalada, haragi gisatua, postrea. Sarrerak udaletxean jaso 9a baino lehen.
            Ondoren txapela lehiaketa, koadrilen arteko herri kirola, bingoa.
16.30 -Puzgarriak alde zaharrean.
17.30 - Pilota partiduak. Larraun - Lekunberri pilota goxua lehiaketaren finalak.
20.00 - Mus txapelketa. Jubilatuen elkartean.
20.30 - Autos locos, kale antzerkia. Ainhoa parean hasiko da.
24.00 - Disko Jaia. Oihan Bega.

Urriak 14, Igandea

09.00 - Dianak.
11.00 - Meza.
11.30 - Nafarroako Ardo eguna. Dastaketa, artisaua azoka. Plazan.
12.00 - Kaiku jolas parkea. Ainhoa parean.
12.00 - Trikitilariak herrian zehar.
13.00 - Dantzariak.
16.30 - Puzgarriak eta txutxu trena.
16.00 - Kaiku jolas parkea. Ainhoa parean.
17.00 - Pilota partiduak. Hemengo afizionatuak.
19.00 - Jaien amaiera musikaz alaitua. "Rondalla armonia". Karpan.

Jai zoriontzuak opa dizkizuegu!



2012(e)ko urriaren 3(a), asteazkena

Sagardotegi menua + Fermin Balentzia

SAGARDOTEGI MENUA + FERMIN BALENTZIAREN KONTZERTUA

Urriak 13an 14:00etan  Larraungo Sagardotegian Fermin Balentziaren kontzertu batetaz gozatu ahal izango duzu sagardotegi menu bat dastatzen duzun bitartean, bakarrik 32€rengatik. Galduko duzu?
Larraun Sagardotegia (Iribas)
Tlfno.647825002

2012(e)ko irailaren 28(a), ostirala

2012(e)ko irailaren 27(a), osteguna

MENDUKILO-ko Koba

Mendiko ikuilutik, kobazulo turistiko, lur azpiko laborategi eta ingurumen eskolarako bilakaera.

Mendukilon ezezagun den seigarren kontinenterako bidaia hasiko dugu. Mendukilo Aralarko lur azpi karstikoaren erakusleiho bat da, mendiaren bihotza ezagutzera garamatzan ibilbidea. Mendukilo istorio harrigarrienak dituen liburu irekia da. Begiratu, sentitu, gozatu eta errespeta lurrazpiko mundu berezia

Leizea zaldain flotakor, bozgorailu eta argiztapen dinamikoz hornitua dago eta familia osoarentzat egokitutako ibilbide gidatuak eskaintzen dira.

Espeleoabentura aukeran, talde txikientzat eta aldez aurretik deituta.
Egun bereziak:
• Martxoak 4: Kobazuloen eguna.
• Maiatzak 6: Geoleguna.
• Ekainak 3: Ingurumenaren eguna.

Prezioak
• Helduak: 8€
• Haurrak (4-10): 5€
• Jubilatuak: 5€
• 4 urte baino gutxiagoko haurrak: /
• Familia ugaria (3 haur): 25€

Informazio gehiago eta erreserbak: 948 396 095 / 608 62 36 04 – mendukilo@mendukilo.org
www.mendukilo.com





(Fotos/Argazkiak: Eneko Agirre
Espeleoaventura)

2012(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

KIROLMANK: PLAZAOLAKO MARATOI ERDIAREN ARGAZKIAK FOTOS DE LA MEDIA MARATÓN

KIROLMANK: PLAZAOLAKO MARATOI ERDIAREN ARGAZKIAK FOTOS DE LA ...: https://picasaweb.google.com/105001994011362175889/PlazaolakoMaratoiErdiaMediaMaratonPlazaola2012 PLAZAOLAKO MARATOI ERDIAREN ARG...

IX. Mendi Bizikleta Martxa eta VI. Maratoi Erdiko argazkiak

Irailak 16ean ospatutako IX. Mendi Bizikleta Martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barnako argazki guztiak dauzkazu hemen!

Eguneko argazki gehiago dauzkazu? Bidalizkiguzu info@plazaola.org  helbidera eta blogean, web orrian, etab. argitaratuko ditugu!  

Milesker!

      



Irailak 16ko zozketa

IX. Mendi Bizikleta Martxa eta VI. Maratoi Erdian parte hartu al zenuen? Zozketetara geratu ezin izan bazinen hemen dauzkazu zozketen dortsal zenbaki irabazleak!


2012(e)ko irailaren 15(a), larunbata

Kirolzale agurgarria,

Oraindik libre daude Lekunberriko eskoletatik Leitzara goizeko 10.30etan ateratzen den autobuseko zenbait eserleku Leitzako geltokitik Lekunberrirako geltokira doan Mendi bizikleta martxarako.

Beraz, autobus zerbitzu honetaz gozatu nahi duzuenek Lekunberriko Eskoletara jo beharko duzue goizeko 10.00etan.

Eserlekuak iriste ordenean okupatzen joango dira amaitu arte, hortaz, behin amaituta ez da lekurik bermatzen.

2012(e)ko irailaren 14(a), ostirala

Gaur azken eguna


Gaur VI. Maratoi Erdirako izen emateak amaitzen dira (kasu honetan egunean bertan EZINEZKOA da apuntatzea). IX. Mendi bizikleta martxan AURRE izena emateko ere epea gaur bukatzen da  (kasu honetan, posiblea da egunean bertan izena ematea). Epea 15:00etan amaitzen da.
Ez zaitez lekurik gabe geratu! Eman hemen zure izena!


2012(e)ko irailaren 12(a), asteazkena

2012ko Hegaztien Munduko eguna

2012ko Hegaztien Munduko Eguna
Iraila osoan zehar 2012ko Hegaztien Munduko eguna ospatzeko ekintza asko egongo dira.

Nafarroa osoko herri desberdinetan izanen dira ekintza horiek, Etxalar, Bertitz-Elizondo, Auritz - Burguete, Lumbier eta Figarol.

Antolatutako ekintza horien barruan txangoak, hitzaldiak, habi kutxen eraikuntzarako tailerrak, hegaztien behaketa eta askoz gauza gehiago.



Animatu zaitez eta parte hartu!

2012(e)ko irailaren 11(a), asteartea

IX. Mendi Bizikleta martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barna

Ez zaitez zure plazarik gabe geratu!

Irailak 16ean ospatuko den IX. Mendi Bizikleta martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barnarako aurre izen emateak irailak 13ra arte irekiak egonen dira.
Probetarako beharrezkoa den informazio guztia (aurreizen emateak, perfilak, irteera puntuak, prezioak, zozketak, etab.) www.plazaolakirolak.org web orrian aurkituko duzue.

BERRIA: Aurten tarifa bereziko eskaintzak prestatu ditugu:
* Ostatu (%15eko deskontua)
* Kirolzaleentzako menuak (prezio bereziekin)

Martxa eta Maratoiaren asteburua (Irailak 14-16) edo aurreko gaua pasatzera etorri nahi duzuenentzat edo proben ondoren indarra berreskuratzeko kirolarientzako menu berezi bat dastatu nahi duzuenentzat.
Aprobetxatu eta asteburu osorako plana egin ezazu!

Leitza: TALO Eguna


Atzo irailak 9an ohitura zaporea duen jaia ospatu zen Leitzan; 1000 bat pertsona gerturatu ziren gure herriko festa-gastronomian hain ezaguna den produktu honetaz gozatzera.

Atzo, Irailak 9an, Taloa izan zen protagonista Leitzan, urtetik urtera arrakastatsuagoa den “Talo egunean”.
1000 bat pertsona gerturatu ziren atzo Leitzako Plazara, Plazaolako Partzuergo Turistikoak Leitzako Udaletxearen lankidetzaz eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Kultur departamentuaren laguntzaz antolatzen duen Talo Egunera. Eguraldia lagun, bertaratutakoek gastronomia, ohitura eta Herri Kiroletaz gozatu ahal izan zuten goizean zehar.

Gustu guztietarako programa
Aurten ere, tradizioarekin jarraitzeko, ekintza gozeko 10:00etan hasi zen Saralegi eta Villabona talo-egileekin, horiek izan baitziren merkatua ireki zutenak.
Ondoren mota guztietako ekintzak ospatu ziren:  artoa, ura eta gatzarekin egindako torta oinarri duten plateren erakusketa zonaldeko jatetxe eta tabernen eskutik (aurten Txoko, Elosta, Musunzar, Peritza eta Landaberri  izan ziren euren talo bereziekin harritu gintuztenak) edo zonaldeko artisauen produktu ugariko postuak: zilarra, garrapinatuak, baratxuriak, zura, esaterako.

Herri kirolak
Ohiturak berrezkuratzeko denbora ere egonen zen taloa egiteko eta baserri tresneriaren erakusketarekin eta Herri Kirolekin. Izan ere, atzo Leitzako Plazan goizeko 12:00etan Gizonezkoen Euskal Herriko Txinga Txapelketa ospatu zen Kerman Perez Heredia, Oscar Pere Estefania, Ousamane Drame, Fran Etxeberria, Adrian Berruezo eta Juan Jose Agirregabiriarekin. Azkeneko hau izan zen irabazle 22 plaza eta 616 metrorekin. Bigarrena, Ousame Arame senegaldarra izan zen 15 plaza eta 420 metrorekin; ondoren Óscar Pérez, 14 plaza eta 415,5 metrorekin. Podiuma Fran Etxeberriak (277,60 metro), Kerman Pérez de Herediak (208 metro) eta Adrián Bermejok (192.9metro) itxi zuten.
Txinga Txapelketaz gain, Aizkora erakustaldi bat ere egon zen Arkaitz eta Julen Olano, Asier Pellejero, Ruben Telletxea eta Ruben eta Eneko Saralegiren eskutik.

Zonaldeko Talo txapelketa
Bisitariek era aktiboan parte hartzeko ekintzak ere izan ziren: txikienentzako taloa egiten ikasteko tailerra, gurdi ibilaldiak edo baserriko animalien erakusketa adibidez.

Guzti horretaz gain, 100 euroko, 50 euroko eta 25 euroko sariak irabazteko aukera ere izan zen Eskualdeko Talo Lehiaketan. Horretan Juan Mari Zabaleta, Soro bezala ezagutua den Leitzarra, irabazle izan zen. Bigarren eta hirugarren postuak Jose Antonio Urkiola eta Miguel Mari Elosegirentzat izan ziren.
Gauzak horrela, atzo Leitzan mendeetan zehar gure baserrietan oinarrizko elikagaia izan den produktu honen promozio eta berreskurapena sustatu zen, ohiturei jarraituz, egun borobila pasatzeko aukera izan genuen.

Talo eguna “Udazkeneko Loreak” programaren antzezleku
Aurten, guztion harridurarako, “Orio Produkzioak” Mikel Goñi pilotariarekin batera Leitzaraino gerturatu ziren “Udazkeneko Loreak” programa grabatzera. Perretxiko eta onddoen mundua modu umoretsu eta entretenigarri baten ikuspegitik hartuta kontatzen digun programa dugu hau. Saio bakoitzean koadrila desberdin batekin joaten dira basora perretxikotara, ondoren horiekin plater desberdinak egiteko. Kasu honetan Mikel Goñi eta talo eguna aukeratu zuten eszenatoki.

2012(e)ko irailaren 6(a), osteguna

MENDUKILO

Aralarko erraiak denon eskura - Ingurumen Heziketa

Kobazuloetara gauzatzen den bisita oro experientzia bat da. Esperientzia bakoitza, ikasketa bihur daiteke. Kobazuloak, hizkuntza unibertsalean idatzitako makina bat istoria kontatzeke dituzten liburu irekiak dira. Erraietara bidaiatzen dugunez, aldaketak sorraraz ditzakete bisitariengan. Premisa horiei jarraiki, 2012 - 2013 ikasturterako Mendukiloko kobazuloak ingurumen heziketako 3 programa eskaintzen ditu:
* Ikus entzunezkoa eta mailara egokitutako kobako bisita gidatua (1h 20´).
* IH 1 Programa (2h30´). Bisita eta material didaktikoen gauzapena.
* IH 2 Programa (4h). Aitzarratetako iturburura eta kobara ibilbide gidatuak.

(Programa hauek ikastetxearen beharren arabera moldatu daitezke)

Klikatu egutegian haundian ikusteko

2012(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

TALO eguna: Herri kirolak

Gizonezkoen Euskal Herriko Txinga Txapelketa

Datorren irailak 9an, Leitza, Talo eguna ospatuko dugu, eta urtero bezala, egunerako prestatutako programan herri kirolak aurkituko dituzue. Hemen daukazue informazio guztia.


Egin klik karteletan haundiagoak ikusteko

2012(e)ko irailaren 3(a), astelehena

Mendi bizikleta Martxa eta Maratoi Erdia

Mendi Txirrindulaz IX. Martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barna

Datorren irailak 16ean Mendi Txirrindulaz IX. Martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barna ospatuko dira, eta zuetako askok aurre-izen emateengatik galdetu diguzue egun hauetan.
Bada, aurre izena eman dezakezue jada gure Web orrian: www.plazaolakirolak.org.


Lotura horretan programa, ibilbideen mapak, irteera puntuak, erreglamenduak, perfilak…. Aurki ditzakezue, bai eta aurre izena emateko fitxa ere.


Ez zaitez plazarik gabe gelditu!

TALO Eguna

Talo eguna irailak 9a

Leitzako taloegileak, artisauen merkatua, taloa egiteko eta baserri trensneriaren erakusketa, baserriko animalien erakusketa, haurrentzat gurdi ibilaldiak, eskualdeko talo lehiaketa, taloarekin egindako plater berezien erakusketa zonaldeko jatetxe eta tabernen eskutik, taloa egiteko tailerra txikientzako, gizonezkoen Euskal Herriko Txinga Txapelketa, Aizkora erakustaldia, musika, giro ezinhobea.... guzti hau eta askoz gehiago irailak 9an, goizeko 10:00etatik aurrera Leitzako Plazan Leitzako Talo egunean

Eta zuk, galduko duzu?

2012(e)ko abuztuaren 23(a), osteguna

Aresoko V. Mendi Martxa

Areso - V Mendi Martxa - Irailak 2

Proba ez-konpetitiboa, zailtasuna ertaina.
18 kilometroko ibilbide zirkular hau Ulizar-Pagozelay-Lau Mugarrietatik (Guratz) pasatzen da Aresora bueltatuz.
Iraupena: 4-5 ordu

2012(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena

Imozko Bide Sarearen Egun arrakastatsua

Imozko Bide Sarearen Egun arrakastatsua

Aurten lehenengo edizioa izan da eta biztanleen interesa eta parte-hartzaileen arrakasta ikusita, hurrengo urteetan ere ospatu eginen da. Oso ongi pasatu zuten denek bi antzezleek basoa zeharkatzeko jarritako probekin.

2012(e)ko abuztuaren 10(a), ostirala

Imotz-ko bide sarearen eguna

Imotzko bide sarearen eguna ospatuko da lehen aldiz abuztuak 19an, igandea, Etxalekun


Ibilbide desberdinak, artisauen merkatua, zozketak, herri bazkaria, txikienendako puzgarriak, animazioa, adin guztietarako jokuak….

Ekintza horiek eta askoz gehiagok osatzen dute “Imotzko bide sarearen egunerako” Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Imotzko udaletxeak prestatzen ari duten programa. Etxalekun, abuztuak 19an lehenengo aldiz ospatuko den jaiaren helburu nagusia, bide sare berri hau inauguratzea da.

Bide sarea
Hau ospatzeko, luzeera desberdineko 3 ibilbide proposatzen dira.
Lehenengoa, kirolzaleenentzat, goizeko 8:00etan hasiko da Latasan dagoen Imotzko frontoian, eta Latasa – Urritza – Goldaratz – Latasa – Eraso – Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxalekuko ibilbideak dituen 27 kilometroak zeharkatuko ditu. Azken herri horretan, Etxalekun, eguneko ekintza guztiak bilduko dira.
Bigarrenak, 15 kilometrokoa, Latasa- Eraso –Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxaleku herriak ibiliko ditu. Hau ere, Latasan dagoen Imotzko frontoian hasiko da, goizeko 9:20etan.

Txikienentzako prestatu den ibilbidea, berriz, 11:00etan aterako da Muskitzeko garbilekutik. Haurrentzako 6kmko ibilbidea proposatzen da, Muskitzetik Etxalekura. Baino ez dira bakarrik egongo, pretsonai mitologiko batzuen laguntzaz abiatuko dira “altxorraren bila” eta ibilbidean zehar aurkituko dituzten pistei esker Etxalekun aurkituko dute.

Udalerriaren hiriburuan, esan bezala, egunerako proposatzen diren ekintza guztiak bilduko dira: artisauen merkatu bat egonen da era guztietako produktuetaz gozatzeko, bide sarea ofizialki inauguratuko da aurresku batekin, herri bazkari bat egingo da parte-hartzaile guztiekin, zozketak egonen dira, informazio turistikoa, txikienentzako puzgarriak, adin guztietako pertsonendako jokuak….
Familia edota lagunekin igandeaz gozatzeko aukera paregabea.

Informazio gehiagorako: plazaola@plazaola.org edo 948 507 205