2012(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

Plazaolako jokuen bagoia

"365 experiencias con tus hijos" liburuaren barruan Plazaolako Jokuen bagoia aipatzen da aisia familian gozatzeko bizipen gomendatu bezala.

Liburuak pasa den azaroak 13an ikusi zuen argia, geoPlaneta-k  argitaratuta Lonely Planet-en zigiluarekin eta izugarrizko harrera izan du. Helburua, euren seme-alabekin bizipen ezberdin eta originalak partekatu nahi duten familientzako ezinbesteko tresna bilakatzea da.

 

Jokuen bagoia era honetan deskribatzen da: " erakusketa eta jolas-tokia (....) pasadizo, amets eta historiaz beteta dagoen espazioa, zeinetan haurrek tren-gidari izatera ere jolastu dezakete"

Era horretan, Lekunberriko jokuen bagoia, familia artean bizitzeko aisialdi proposamen ezberdin eta berritzailea bezala aukeratua eta publikatuta izan da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina