2013(e)ko maiatzaren 23(a), osteguna

Natur Bideak ezagutzeko arrazoiak


20 urte igaro dira Natur Bideak sortu zirenetik, haien bidez txoko majiko eta liluragarrienetara eraman nahi zaitugu. Horretarako bizikletaz egiteko xarmaz beteriko Plazaolaren ibilbidea aurkeztuko dizuegu. Bisita itzazu  Mediaseten 12.hilabeteak: ttp://www.mediaset.es/12meses/campanas/sobre-ruedas/Aniversario-Vias-Verdes-Espana_4_1604985003.html eta http://www.mediaset.es/12meses/

2013(e)ko maiatzaren 21(a), asteartea

LEITZA ETA LEKUNBERRIKO HILABETE KULTURALA

Musika, erakusketak, artisautza, kontzertuak, hitzaldiak eta gehiago...

Leitzako eta Lekunberriko hilabete kulturalean 
era guztietako jarduera kulturalak aurki ditzakezu. Argazki zaharrak, antzerkia euskaraz, organo kontzertuak, abesbatzen kontzertuak, Aralar Musika Eskolako ikasleen kontzertua, Hirutxulo, La Jodedera eta Lehotikanen kontzertuak, besteak beste; ekainaren hasieran lehendabiziko aldiz ospatuko da "Mendi erronka". Tartean, Sagardoaren egunaz gozatzeko aukera ere izango dugu.
Ongi pasa!

Informazio gehiago
Zer? Kultura
Noiz? maiatzaren hasieratik ekainaren 8ra.
Non? Leitza y Lekunberri.
Deskargatu Leitzako cartel (.pdf 4 Mb) eta Lekunberriko programak programa (.pdf 25 Kb)

2013(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

Presakoa!!

Nafarroako iparreko mendi bihotzean kokaturiko landa-hotel xamargarria saltzen da.
Informazio gehiago lortzeko: peruskenea@peruskenea.com helbide elektronikora idatzi edo telefono honetara deitu 606 35 95 84 (Jose Mari).

2013(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

Uitziko tunela

Abenduan Plazaola Natur Bidea bizikletaz egitera etorri ziren lagun batzuk grabatutako bideoa:






Beraien esperientzia ezagutzeko, segi hurrengo esteka:

2013(e)ko maiatzaren 3(a), ostirala


Aurten, Plazaolan EZ dugu ospatuko Natur Bideen Eguna.
Asko sentituz, naiz eta jardunaldi oso jendetsua eta natur bideen erabiltzaile guztiek eta bereziki familiek, asko estimatzen zuten jaia izan, aurten, ez dugula ospatuko esan beharra dugu.
Partzuergoa, irabazi-asmorik gabeko entitatea da eta zonaldeko garapen turistikoa bultzatzen saiatzen da eta horretarako kide diren toki-entitateen eta enpresa pribatuen laguntza jasotzen du, baina Nafarroako Gobernuko Turismo zerbitzuko laguntza ekonomikoaren ezak, bertan behera uztea behartu gaitu. Hala ere, irailan bai ospatuko ditugula X. Plazaola Martxa mendi bizikletaz eta VII. Maratoi Erdia, parte hartzera animatzen zaituztegu!!