2012(e)ko ekainaren 20(a), asteazkena

KANTINA

Uda Kantinan

HAURRENTZAKO DOAKO TAILERRAK GURASO BOLONDRESEN ESKUTIK
ESKULANAK, MARGOKETA, JOKUAK....
Abuztuko astearte eta ostegunetan goizeko 10:30etatik 12:30etara

Parte hartu nahi al duzu bolondres modura? Doai, ideiaren bat edo besterik gabe laguntzera etorri nahi baduzu Kantinan behar zaituzte, zatoz eta izena eman!
Zure seme-alabak apuntatu nahi al dituzu? Egin ezazu uztailak 25a baino lehen

2012(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

Larraungo eguna Mendukilon ere ospatu zen

Kulturkilo, egun arrakastatsua

Foto/ Argazkia: Eneko Agirre

Foto/Argazkia: Eneko Agirre

Larraungo Egunaren X. edizioarekin bat eginez, Mendukiloko koban (Astitz) antolatutako bisita kulturala, bertsolari, abeslari eta musikariek gidatuak ikaragarrizko arrakasta izan zuen.
Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Oskar Estanga bertsolariek, Aralar musika eskolaren eta Gabari eta Axandalo taldeen musikarekin batera 130 pertsona erakarri zituzten kobaraino, -30-50 pertsona gehiagoren eskariak egon arren, aurreizen kopurua ekainak 7an itxi zen leizearen edukiera mugatua baita-.
  
Foto/Argazkia: Eneko Agirre


100 urte

Ayestarán hotelaren mendeurrena

Ayestarán hotelaren mendeurrenaren ospakizuna zela eta, Lekunberrik bere ohiko erritmoa atzean utzi eta 100 urte atzera egin zituen.
100 urte ez dira egunero betetzen, eta horregatik, bere lehenengo mendeurrena haunditasunez ospatu zuen 1912. urtera itzultzen zen jai batekin. Herritar eta bezeroek dena eman zuten ospakizunean eta herria goitik behera eraldatu zen. 

Ostiralean hasi zen ospakizuna instituzio- ekitaldi batekin, horretan agintariak eta ehun bat lagun eta udatiar elkartu ziren. Beste batzuren artean, Nafarroako Gobernuko buru den Yolanda Barcina; Kultura, Turismo eta Harreman Insitituzionalen Aholkularia, Juan Luis Sanchez de Muniáin edo Lekunberriko alkatea den Jose Maria Aierdi egon ziren. 


Ostiraleko ospakizunera, Partzuergoko historian Presidente kargua
okupatu duten 3 pertsonak gerturatu ziren
Eskuinetik ezkerrera:Jose Maria Aierdi, Ina Sorabilla eta
Aitor Etxarri (gaur eguneko presidentea).

Ekitaldian,mendeurrenaren omenez egidako oroitzapenezko bideo bat proiektatu zen, horretan hoteleko zenbait udatiarren hartu zuten parte. Hotelaren mugarriei buruzko artikulu, argazki eta dokumentuak jasotzen dituen erakusketa bat ere zabaldu zen.
Larunbatean, bizilagun eta bezeroek mende hasierako udaldi luze horiek birsortu zituzten, garai hartako auto eta zaldiz tiratutako kalesekin eta garaiko modarekin.

Zorionak Ayestarán!

2012(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

Instituzio bisita

Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionalen Aholkularia, Juan Luis Sanchez de Muniáin Lacasiak eta Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra den Carlos Erce Eguaras-ek Plazaola bisitatu dute

Natur Bidea bisitatzeko asmoz, goizeko 9:30etan Leitzako Plazaola geltokian bildu dira Kultura, Turismo eta Harreman Insitituzionalen Aholkularia den Juan Luis Sanchez de Muniáin; Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra, Carlos Erce; Leitza Udaletxeko ordezkariak eta Plazaolako Presidentea eta Kudeatzailea. Lekunberriko geltokirako bidean, Departamentuko laguntzei esker  berreskuratutako Uitziko Tunelari arreta berezia eskaini diote.

Lekunberriko Geltokira iristean, bertako instalazioak bisitatu dituzte (Turismo bulegoa, jokuen bagoia, erakusketa ibilkaria, Kantina, bizikleten alokairua....). Laurraungo udaletxeko ordezkaria ere batu da eta bilera motz bat ere egin dute. Horretan Partzuergoak egun lantzen ari dituen proiektuei buruz informatzeaz gain, Irurtzun-Iruñeako zatia berreskuratzeko Gobernuaren inplikazioaren beharra azpimarratu du. Ondoren 100 urte bete dituen Ayestaran hotelaren ospakizunera abiatu dira.


Erne!

ERNE
Natur Bidean, Leitza inguruan, baso- lanetan ari dira, eta hortaz, zenbait hondakin - material eta enbor aurki ditzakezue.
Dena den, ez da arazorik bertatik pasatzeko.

2012(e)ko ekainaren 4(a), astelehena

Kulturkilo

KULTURKILO 2012

Datorren ekainak 9an, larunbata, goizeko 11:00etan "Kulturkilo" jaia ospatuko da Mendukiloko koban.
Bertso saio berezia izanen da koban bertan Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Oskar Estanga bertsolariekin. Musika ere izanen da Aralar Musika Eskolaren eskutik, bai eta abeslari taldeak ere, Gabari eta Axandalo hain zuzen.
Partehartzeko ezinbestekoa izanen da aurreizena ematea ekainaren 5a baino lehen.
Helduek 2€ / Haurrek 1€ / Familiek 5€

Informazio guztia hemen

Bisitak

Errusiako touroperadoreak PLAZAOLATIK

Touroperadore bat eta San Petersburgoko zortzi agentzia Nafarrora gerturatu ziren euren herrialdean promozionatzeko helburuarekin.Gure komunitatean egindako bisiten programaren barruan, Plazaolako Natur Bidea eta Peru harri harriaren museoa aurkitzen ziren.

Komunikabideetan: Diario de noticias