2012(e)ko ekainaren 8(a), ostirala

Instituzio bisita

Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionalen Aholkularia, Juan Luis Sanchez de Muniáin Lacasiak eta Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra den Carlos Erce Eguaras-ek Plazaola bisitatu dute

Natur Bidea bisitatzeko asmoz, goizeko 9:30etan Leitzako Plazaola geltokian bildu dira Kultura, Turismo eta Harreman Insitituzionalen Aholkularia den Juan Luis Sanchez de Muniáin; Turismo eta Harreman Instituzionalen Zuzendari Orokorra, Carlos Erce; Leitza Udaletxeko ordezkariak eta Plazaolako Presidentea eta Kudeatzailea. Lekunberriko geltokirako bidean, Departamentuko laguntzei esker  berreskuratutako Uitziko Tunelari arreta berezia eskaini diote.

Lekunberriko Geltokira iristean, bertako instalazioak bisitatu dituzte (Turismo bulegoa, jokuen bagoia, erakusketa ibilkaria, Kantina, bizikleten alokairua....). Laurraungo udaletxeko ordezkaria ere batu da eta bilera motz bat ere egin dute. Horretan Partzuergoak egun lantzen ari dituen proiektuei buruz informatzeaz gain, Irurtzun-Iruñeako zatia berreskuratzeko Gobernuaren inplikazioaren beharra azpimarratu du. Ondoren 100 urte bete dituen Ayestaran hotelaren ospakizunera abiatu dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina