2012(e)ko uztailaren 25(a), asteazkena

Bizikleten alokairua eta itzulerako garraioa

Ez dago aitzakirik!

Lekunberritik Andoaineraino Natur Bideak dituen etenik gabeko 44 kilometroak ibili ahal izatea etxetik bizikleta ekarri behar izan gabe, itzultzeko beste horrenbeste kilometro egin behar izan gabe edo autobusen ordutegi eta geltokiei kasu egin behar izan gabe bezalako eskaerak nagusi ziren antzinako ibilbidea ibiltzera animatzerako orduan.
Aurten, ez dago inolako aitzakiarik, izan ere, logistika- arazo guzti horiek konponduta daude Lekunberriko Plazaolako Kantinan ezarritako bizikleten alokairu eta itzulerako garraio sistemari esker, gainera oso prezio ekonomikoetan.

Bizikleta alokairuaren prezioak:
  • 2 ordu (gutxienekoa) 5€
  • 3 ordu 7€
  • Egun erdia 8€
  • Egun osoa 12€

Garraioaren prezioak:
  • Leitza - Lekunberri (15km):
    • 10€ /pertsona (gutxienez 2 lagun)
    • Lagun bakarrak 20€
  • Andoain - Lekunberri (40km):
    • 15€/pertsona (gutxienez 2 lagun)
    • Lagun bakarrak 30€
Aldez aurretik deituta!
Telefonoa: 948 604 644 - 699 383 287

2012(e)ko uztailaren 24(a), asteartea

Erdi Aroko Abenturak

Gymkana Aktiboak

Murgildu zaitez Erdi Aroko abenturetan Cederna Garalur Erakundeak Erromaniko elementuren bat dituen herrietan proposatzen dizkigun gymkana aktiboekin. 
Europako erresuma handiak eratzen hasi ziren garaia honetan. Horrela, gogora ekarriko dituzu aitoren seme eta erregeen agindupean zeuden zaldunen milurteko batailak, eta urratsez urrats Donejakie Compostelakoa helburu zuen milurteko bideari bizia eman zioten erromesen aztarnei jarraituko ahalko diezu. Bidaian laborarien eta artzainen bizimodua ezagutuko duzu, burgesiaren eta lehenengo ogibideen sorrera, baita inguratzen gaituzten usadioak, mitoak eta kondairak ere.
Horretarako, hainbat udalerritara joanen gara. Horietan, erromanikoak utzi dizkigu hainbat altxor izanen ditugu gozagarri, eta, aldi berean, arkitektoek eta harginek elizen, baselizen eta monasterioen hormetan utzitako jakinduria irakurtzen ikasiko dugu. Horitik aitzin, jolas hauetako aukeratu ditugun guneen historian zeharreko ondare artistiko, kulturak eta folklorikoa sakon ezagutuko ditugu. Abentura hezigarria bezain dibertigarria.
Informazio guztia hemen:http://aventuras.turismoromanico.com/ 
Gynkhana guzti hauek deskargatu eta norberak egiteko aukera ere badago. Hemen dago Aralarko San Migelen egitekoa dena: http://aventuras.turismoromanico.com/autoguiadas/aralar/

2012(e)ko uztailaren 20(a), ostirala

%20-ko DESKONTUA

Gozatu gure deskontuetaz!

Bizi dugun krisi egoera ikusita eskaintza berezi bat proposatzen dugu Plazaola Natur Bidetik zaldiek tiratutako gurditxoan dauden ibilbideen zerbitzurako.
%20eko deskontua eginen diegu Partzuergoko kide diren establezimenduetako (klikatu hemen zeintzuk diren jakiteko)  bezeroei, betiere gutxienez 5€ko gastuko tiketa edo justifikapen dokumenturen bat aurkeztuta.
Anima zaitez!

2012(e)ko uztailaren 16(a), astelehena

Udaz gozatu

"2012ko uda, oihanaren bihotzean"

Oraindik ez daukazu argi zer egin dezakezun uda honetan?
Plazaola Partzuergo Turistikotik ekintza desberdinak proposatzen dizkizugu gure zonaldean gozatzeko. Gustu eta publiko guztientzat daude, begira itzazu!

2012(e)ko uztailaren 5(a), osteguna

Ibilaldiak Zaldi gurditxoan!

Ibilbideak zaldi gurditxoan Plazaolako Natur Bidetik
Natur Bidea modu berezi batean ibiltzeko proposamena
Gaur, ekainak 5, osteguna udan Plazaolako Natur Bidetik egingo diren ibilaldiak zaldi gurditxoan hasiko dira. Plazaola Partzuergo Turistikoaren ekimena da hau, udako oporretan, haur eta helduek modu berezi batean goza dezaten.
Ibilaldiak 30 minutukoak izango dira eta Plazaolako Natur Bidea eta Lekunberriko alde zaharrean barrena ibiliko dira, zaldiek tiratutako gurditxoan.
Ekintzaz gozatzeko aukera, ekainaren 5etik irailaren 15a bitarte  ostegunetik igandera izango da, eta egun horietako bakoitzean 5 ibilaldi egingo dira hurrengo ordutegietan: 10:00 / 10:45 /11:30 / 12:15 y 13:00.
Bidaia bakoitzean, gehienez 4 pertsona igo ahalko dira gurditxora eta gutxienez 2. Betiere, aldez aurretik deituta. - T. 948 507 204 edo oit@plazaola.org-.
Prezioak hurrengo hauek dira: 10€ helduek y 5€ haurrek.
Animatu zaitezte Plazaolako Natur Bidea era desberdinean ibiltzera!