2012(e)ko uztailaren 24(a), asteartea

Erdi Aroko Abenturak

Gymkana Aktiboak

Murgildu zaitez Erdi Aroko abenturetan Cederna Garalur Erakundeak Erromaniko elementuren bat dituen herrietan proposatzen dizkigun gymkana aktiboekin. 
Europako erresuma handiak eratzen hasi ziren garaia honetan. Horrela, gogora ekarriko dituzu aitoren seme eta erregeen agindupean zeuden zaldunen milurteko batailak, eta urratsez urrats Donejakie Compostelakoa helburu zuen milurteko bideari bizia eman zioten erromesen aztarnei jarraituko ahalko diezu. Bidaian laborarien eta artzainen bizimodua ezagutuko duzu, burgesiaren eta lehenengo ogibideen sorrera, baita inguratzen gaituzten usadioak, mitoak eta kondairak ere.
Horretarako, hainbat udalerritara joanen gara. Horietan, erromanikoak utzi dizkigu hainbat altxor izanen ditugu gozagarri, eta, aldi berean, arkitektoek eta harginek elizen, baselizen eta monasterioen hormetan utzitako jakinduria irakurtzen ikasiko dugu. Horitik aitzin, jolas hauetako aukeratu ditugun guneen historian zeharreko ondare artistiko, kulturak eta folklorikoa sakon ezagutuko ditugu. Abentura hezigarria bezain dibertigarria.
Informazio guztia hemen:http://aventuras.turismoromanico.com/ 
Gynkhana guzti hauek deskargatu eta norberak egiteko aukera ere badago. Hemen dago Aralarko San Migelen egitekoa dena: http://aventuras.turismoromanico.com/autoguiadas/aralar/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina