2012(e)ko uztailaren 5(a), osteguna

Ibilaldiak Zaldi gurditxoan!

Ibilbideak zaldi gurditxoan Plazaolako Natur Bidetik
Natur Bidea modu berezi batean ibiltzeko proposamena
Gaur, ekainak 5, osteguna udan Plazaolako Natur Bidetik egingo diren ibilaldiak zaldi gurditxoan hasiko dira. Plazaola Partzuergo Turistikoaren ekimena da hau, udako oporretan, haur eta helduek modu berezi batean goza dezaten.
Ibilaldiak 30 minutukoak izango dira eta Plazaolako Natur Bidea eta Lekunberriko alde zaharrean barrena ibiliko dira, zaldiek tiratutako gurditxoan.
Ekintzaz gozatzeko aukera, ekainaren 5etik irailaren 15a bitarte  ostegunetik igandera izango da, eta egun horietako bakoitzean 5 ibilaldi egingo dira hurrengo ordutegietan: 10:00 / 10:45 /11:30 / 12:15 y 13:00.
Bidaia bakoitzean, gehienez 4 pertsona igo ahalko dira gurditxora eta gutxienez 2. Betiere, aldez aurretik deituta. - T. 948 507 204 edo oit@plazaola.org-.
Prezioak hurrengo hauek dira: 10€ helduek y 5€ haurrek.
Animatu zaitezte Plazaolako Natur Bidea era desberdinean ibiltzera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina