2012(e)ko azaroaren 26(a), astelehena

Mendukiloren eskaintza berezia

Haur sarrera batendako doako bonoa

Argazkia: Eneko Agirre
Mendukilo, Arrikrutz eta Zugarramurdiko kobek eskaintza berezi bat proposatzen digute hemendik 2013ko Aste Santurarte:

Hiru koba horietakoren batetik pasatzen diren 6 eta 12 urte arteko umeek bono bat jasoko dute doako beste bisita bat egiteko aukeratzen duten koban: Mendukilo, Arrikrutz edo Zugarramurdin.




 

Mendiko ikuilutik, kobazulo turistiko, lur azpiko laborategi eta ingurumen eskolako bilakaera


Mendukilon ezagun den seigarren kontinenterako bidaia hasiko dugu. Mendukilo Aralarko lur azpi karstikoaren erakusleiho bat da, mendiaren bihotza ezagutzera garamatzan ibilbidea. Mendukilo istorio harrigarrienak dituen liburu irekia da. Begiratu, sentitu, gozatu eta errespeta lurrazpiko mundu berezia.

Leizea zaldain flotakor bozgorailu eta argiztapen dinamikoz hornituta dago eta familia osoarentzat egokitutako ibilbide gidatuak eskaintzen dira.





Aralarko erraiak denon eskura - Ingurumen Hezkuntza


Kobazuloetara gauzatzen den bisita oro esperientzia bat da. Esperientzia bakoitza, ikasketa bihur daiteke. Kobazuloak, hizkuntza unibertsalean idatzitako makina bat istoria kontatzeke dituzten liburu irekiak dira. Erraietara bidaiatzen dugunez, aldaketak sorraraz ditzakete bisitariengan. Premisa horiei jarraiki, 2012-2013 ikasturterako Mendukiloko kobazuloak ingurumen heziketako 3 programa eskaintzen ditu:
* Ikus- entzunezkoa eta mailara egokitutako kobako bisita gidatua (1ordu eta 20 min).
* IH 1 programa (2 ordu eta 30 min). Bisita eta material didaktikoen gauzapena.
* IH 2 programa (4h). Aitzarratetako iturburua eta kobara ibilbide gidatuak.

(Programa hauek ikastetxearen beharren arabera moldatu daitezke)


Informazio gehiago eta erreserbak 948 396 095 / 608 623 604 - mendukilo@mendukilo.org - www.mendukilo.com

1. Mendukiloko kobak (Astitz. Nafarroa) T. 948 39 50 95
2. Sorginen Lezea (Zugarramurdi. Nafarroa) T. 948 59 93 05
3. Arrikrutz - Oñatiko Kobak ( Oñati. Gipuzkoa) T. 943 08 20 00

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina