2012(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Folk Ametsetan 2012

Folk Ametsetan 2012:

Plazaolako Kantinan Folk kontzertuak

Folk Ametsetan programa Nafarroako bost herritan ospatuko da azaroak 3tik 18ra bitartean; ekintzaren helburua musika tradizionala eta gaur egunekoa lantzen dituen musika generoa zabaltzea da.

Programaren barruan, azaroak 9 eta 16ean Lekunberriren txanda izango da:

•  Azaroak 9an, Urbalia Rurana -Mediterraneoko Folka- taldeaz gozatu ahalko da  arratsaldeko 20:00etatik aurrera Plazaolako Kantina.
Azaroak 16ean, Ganbara - Euskalfok- taldea izanen da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Plazaola trenaren antzinako biltegian.
Talde berdinak Irurtzunen arituko dira, baino kasu honetan azaroan 10 eta 17an hurrenez hurren.

Lekunberri eta Irurtzunez gain, Folk Ametsetan programa Elizondo, Castejon eta San Adrian herrietan ospatuko da.
Azaroak 3an hasiko da egitaraua, Castejon-eko Sarasate Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etatik aurrera  Urbalia Ruranak emango duen kontzertuarekin. Talde hau izanen da egitarauaren protagonista, izan ere, herri guztietan emango du kontzertua, Valentzia eta Mediterraneoko herri musika eskainiz.

Baztanen, berriz, The Pink Rangers -en kontzertua izanen da, azaroak 4ean. Lee Wolfe eta The Blue Rangers taldeek osatutako taldea, Chicagoko blues-etik Loisianako deltako blues-era doazen ipar ameriketako musikaren sustraiak aztertzen dituen taldea dugu.
Informazio gehiago hemen: http://www.ensueñosdefolk.com

Folk Ametsetan egitaraua Lekunberri, Irurtzun, Baztan, San Adrián eta Castejón herrietako udaletxeek antolatzen dute Nafarroako Gobernuko laguntzarekin batera. Programa 1990.urtean hasi zen kontrastatuko kalitatea duen eta zirkuitu komertzialetan oraindik ezezaguna den musika mota hau zabaltzeko ahaleginak batzeko.

Ezin duzu galdu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina