2012(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

Leitzako Talo Eguna EiTB-n

Leitzako Talo Eguna EiTBko "Udazkeneko Loreak" saioaren eszenatoki


Pasa den irailak 9an, iada ospetsua den "Talo Eguna" ospatu genuen Leitzan. Ekintza hau urtero-urtero ospatzen da Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Leitzako Udaletxeak antolatuta, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko laguntzarekin.

Aurten 1.000 bat pertsona gerturatu ziren Leitzaraino taloa protagonista den eguna ospatzera. Gure herriko festa-gastronomian hain ezaguna den produktu honetaz gozatzera geroz eta pertsona gehiago gerturatzen dira, batez ere familiak.
Urtetik urtera, egun horretan Leitzaraino gerturatzen den jendea gastronomiaz, ohituretaz eta herri kirolaz gozatzeko aukera izaten du, beste batzuren artean. Izan ere, talo egileen postuetaz gain, askotariko artisauen merkatua, aizkolariak, musika.... izaten dira Leitzako Talo Egunean. 

Talo Eguna "Udazkeneko Loreak" programaren eszenatoki

Aurten, guztion harridurarako, "Orio Produkzioak" Mikel Goñi pilotariarekin batera Leitzaraino gerturatu ziren "Udazkeneko Loreak" programa grabatzera. Perretxiko eta onddoen mudnua modu umoretsu eta entretenigarri baten ikuspegitik hartuta kontatzen digun saioa da hau. Saio bakoitzean koadrila desberdin batekin joaten dira basora perretxikotara, ondoren horiekin plater desberdinak egiteko. Kasu honetan Mikel Goni aukeratu zuten protagonista eta Talo Eguna eszenatoki.


"Udazken Loreak" saio berezi honetan, Mikel Goñi eta Ibarrako Langostino Moto Klubeko kideak perretxikotan ibili dira Uitziko gainean. Aurkitutako ziza eta onddo horiek, ondoren Kristina Saralegi Talo Egileak sukaldatuko dizkio Leitzako Plazan bertan eginiko talo goxo batean.

Hemen daukazue bideoa

 


 




Y aquí las fotos del Día del talo, por si todavía no las has visto....

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina