2012(e)ko irailaren 11(a), asteartea

IX. Mendi Bizikleta martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barna

Ez zaitez zure plazarik gabe geratu!

Irailak 16ean ospatuko den IX. Mendi Bizikleta martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barnarako aurre izen emateak irailak 13ra arte irekiak egonen dira.
Probetarako beharrezkoa den informazio guztia (aurreizen emateak, perfilak, irteera puntuak, prezioak, zozketak, etab.) www.plazaolakirolak.org web orrian aurkituko duzue.

BERRIA: Aurten tarifa bereziko eskaintzak prestatu ditugu:
* Ostatu (%15eko deskontua)
* Kirolzaleentzako menuak (prezio bereziekin)

Martxa eta Maratoiaren asteburua (Irailak 14-16) edo aurreko gaua pasatzera etorri nahi duzuenentzat edo proben ondoren indarra berreskuratzeko kirolarientzako menu berezi bat dastatu nahi duzuenentzat.
Aprobetxatu eta asteburu osorako plana egin ezazu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina