2012(e)ko irailaren 11(a), asteartea

Leitza: TALO Eguna


Atzo irailak 9an ohitura zaporea duen jaia ospatu zen Leitzan; 1000 bat pertsona gerturatu ziren gure herriko festa-gastronomian hain ezaguna den produktu honetaz gozatzera.

Atzo, Irailak 9an, Taloa izan zen protagonista Leitzan, urtetik urtera arrakastatsuagoa den “Talo egunean”.
1000 bat pertsona gerturatu ziren atzo Leitzako Plazara, Plazaolako Partzuergo Turistikoak Leitzako Udaletxearen lankidetzaz eta Nafarroako Gobernuko Turismo eta Kultur departamentuaren laguntzaz antolatzen duen Talo Egunera. Eguraldia lagun, bertaratutakoek gastronomia, ohitura eta Herri Kiroletaz gozatu ahal izan zuten goizean zehar.

Gustu guztietarako programa
Aurten ere, tradizioarekin jarraitzeko, ekintza gozeko 10:00etan hasi zen Saralegi eta Villabona talo-egileekin, horiek izan baitziren merkatua ireki zutenak.
Ondoren mota guztietako ekintzak ospatu ziren:  artoa, ura eta gatzarekin egindako torta oinarri duten plateren erakusketa zonaldeko jatetxe eta tabernen eskutik (aurten Txoko, Elosta, Musunzar, Peritza eta Landaberri  izan ziren euren talo bereziekin harritu gintuztenak) edo zonaldeko artisauen produktu ugariko postuak: zilarra, garrapinatuak, baratxuriak, zura, esaterako.

Herri kirolak
Ohiturak berrezkuratzeko denbora ere egonen zen taloa egiteko eta baserri tresneriaren erakusketarekin eta Herri Kirolekin. Izan ere, atzo Leitzako Plazan goizeko 12:00etan Gizonezkoen Euskal Herriko Txinga Txapelketa ospatu zen Kerman Perez Heredia, Oscar Pere Estefania, Ousamane Drame, Fran Etxeberria, Adrian Berruezo eta Juan Jose Agirregabiriarekin. Azkeneko hau izan zen irabazle 22 plaza eta 616 metrorekin. Bigarrena, Ousame Arame senegaldarra izan zen 15 plaza eta 420 metrorekin; ondoren Óscar Pérez, 14 plaza eta 415,5 metrorekin. Podiuma Fran Etxeberriak (277,60 metro), Kerman Pérez de Herediak (208 metro) eta Adrián Bermejok (192.9metro) itxi zuten.
Txinga Txapelketaz gain, Aizkora erakustaldi bat ere egon zen Arkaitz eta Julen Olano, Asier Pellejero, Ruben Telletxea eta Ruben eta Eneko Saralegiren eskutik.

Zonaldeko Talo txapelketa
Bisitariek era aktiboan parte hartzeko ekintzak ere izan ziren: txikienentzako taloa egiten ikasteko tailerra, gurdi ibilaldiak edo baserriko animalien erakusketa adibidez.

Guzti horretaz gain, 100 euroko, 50 euroko eta 25 euroko sariak irabazteko aukera ere izan zen Eskualdeko Talo Lehiaketan. Horretan Juan Mari Zabaleta, Soro bezala ezagutua den Leitzarra, irabazle izan zen. Bigarren eta hirugarren postuak Jose Antonio Urkiola eta Miguel Mari Elosegirentzat izan ziren.
Gauzak horrela, atzo Leitzan mendeetan zehar gure baserrietan oinarrizko elikagaia izan den produktu honen promozio eta berreskurapena sustatu zen, ohiturei jarraituz, egun borobila pasatzeko aukera izan genuen.

Talo eguna “Udazkeneko Loreak” programaren antzezleku
Aurten, guztion harridurarako, “Orio Produkzioak” Mikel Goñi pilotariarekin batera Leitzaraino gerturatu ziren “Udazkeneko Loreak” programa grabatzera. Perretxiko eta onddoen mundua modu umoretsu eta entretenigarri baten ikuspegitik hartuta kontatzen digun programa dugu hau. Saio bakoitzean koadrila desberdin batekin joaten dira basora perretxikotara, ondoren horiekin plater desberdinak egiteko. Kasu honetan Mikel Goñi eta talo eguna aukeratu zuten eszenatoki.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina