2012(e)ko abuztuaren 10(a), ostirala

Imotz-ko bide sarearen eguna

Imotzko bide sarearen eguna ospatuko da lehen aldiz abuztuak 19an, igandea, Etxalekun


Ibilbide desberdinak, artisauen merkatua, zozketak, herri bazkaria, txikienendako puzgarriak, animazioa, adin guztietarako jokuak….

Ekintza horiek eta askoz gehiagok osatzen dute “Imotzko bide sarearen egunerako” Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Imotzko udaletxeak prestatzen ari duten programa. Etxalekun, abuztuak 19an lehenengo aldiz ospatuko den jaiaren helburu nagusia, bide sare berri hau inauguratzea da.

Bide sarea
Hau ospatzeko, luzeera desberdineko 3 ibilbide proposatzen dira.
Lehenengoa, kirolzaleenentzat, goizeko 8:00etan hasiko da Latasan dagoen Imotzko frontoian, eta Latasa – Urritza – Goldaratz – Latasa – Eraso – Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxalekuko ibilbideak dituen 27 kilometroak zeharkatuko ditu. Azken herri horretan, Etxalekun, eguneko ekintza guztiak bilduko dira.
Bigarrenak, 15 kilometrokoa, Latasa- Eraso –Zarrantz – Muskitz – Oskotz – Etxaleku herriak ibiliko ditu. Hau ere, Latasan dagoen Imotzko frontoian hasiko da, goizeko 9:20etan.

Txikienentzako prestatu den ibilbidea, berriz, 11:00etan aterako da Muskitzeko garbilekutik. Haurrentzako 6kmko ibilbidea proposatzen da, Muskitzetik Etxalekura. Baino ez dira bakarrik egongo, pretsonai mitologiko batzuen laguntzaz abiatuko dira “altxorraren bila” eta ibilbidean zehar aurkituko dituzten pistei esker Etxalekun aurkituko dute.

Udalerriaren hiriburuan, esan bezala, egunerako proposatzen diren ekintza guztiak bilduko dira: artisauen merkatu bat egonen da era guztietako produktuetaz gozatzeko, bide sarea ofizialki inauguratuko da aurresku batekin, herri bazkari bat egingo da parte-hartzaile guztiekin, zozketak egonen dira, informazio turistikoa, txikienentzako puzgarriak, adin guztietako pertsonendako jokuak….
Familia edota lagunekin igandeaz gozatzeko aukera paregabea.

Informazio gehiagorako: plazaola@plazaola.org edo 948 507 205

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina