2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea


Plazaola Partzuergo Turistikoaren erakustokia, Navartur feriako bisitatuenetako bat izan zen
Ostiralak 22 igandeak 24 arte, Navartur bisitatu dutenek Plazaolako partzuergoaren stand-a aurkezten zuen zonaldea pixkat hobeto ezagutzeko parada izan dute: Plazaola Natur Bidea baliabide nagusiaz gain, Larraun bailara, Lekunberri, Leitza, Areso, Imotz eta jarduera makina bat.

Feria zonaldea bisitatuz aurkitu dezakezun guztiaren erakustokia izan da. Egitarauan aurkitu ahal genuen besteak beste, ostiralean Karmele Galartzak botatako “irrintzia-k” feriaren hasiera eman zuena, Plazaola Kantinaren aurkezpen bat (Lekunberrin kokatua, bizikleten alokairua eta garraioa abiapuntura eskeintzen duena); Mendukiloko kobakoek arratsaldean ekintzen egutegia eta bereziki “Kulturkilo” aurkeztu zituzten (Astizko kobazuloan ospatzen den bigarren bertso eta musika saioa).

Larunbat goizean “2013 oihanaren bihotzean” aurkeztu zen. Liburuxka honetan zonaldean egin daitezken ekintzak eta bisita gidatuak agertzen dira. Eguerdian talo, sagardo eta gazta  dastaketa egin zen. Produktu hauek feriako egun guztietan eskaini ziren.

Arratsaldean, Orgiko Hariztiaren taldeak, Garrapok, artzain-apurrak zizekin eskaini zituen, garai honetan “Marzuolus” edo “elurraren ziza” bilatzeko antolatzen dituen bisita gidatuak ezagutaraztera emanez. Ziza mota hau sukaldaritzan aintzat asko hartzen da eta parte-hartzaileek gordina era dastatu ahal izan zuten.
Igande goizea berriz, Lacturale-ren eskutik esne dastaketas eskaini ziren, Etxeberrin daukaten Behi esne Interpretazio gunera bisita gonbidapenak ehunka banatu zituztelarik. Azkenezko, aratsaldean Joseba Artzeluts artisauak bertan zeudenei egurra nola lantzen den erakutsi zien, eta Plazaola Partzuergo Turistikoak azaldutakoen artean zenbait sari eta landa ostatuetan egonaldiak jarduerekin zozketatu zituen.

Sarituen zerrenda.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina