2012(e)ko irailaren 6(a), osteguna

MENDUKILO

Aralarko erraiak denon eskura - Ingurumen Heziketa

Kobazuloetara gauzatzen den bisita oro experientzia bat da. Esperientzia bakoitza, ikasketa bihur daiteke. Kobazuloak, hizkuntza unibertsalean idatzitako makina bat istoria kontatzeke dituzten liburu irekiak dira. Erraietara bidaiatzen dugunez, aldaketak sorraraz ditzakete bisitariengan. Premisa horiei jarraiki, 2012 - 2013 ikasturterako Mendukiloko kobazuloak ingurumen heziketako 3 programa eskaintzen ditu:
* Ikus entzunezkoa eta mailara egokitutako kobako bisita gidatua (1h 20´).
* IH 1 Programa (2h30´). Bisita eta material didaktikoen gauzapena.
* IH 2 Programa (4h). Aitzarratetako iturburura eta kobara ibilbide gidatuak.

(Programa hauek ikastetxearen beharren arabera moldatu daitezke)

Klikatu egutegian haundian ikusteko

2012(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

TALO eguna: Herri kirolak

Gizonezkoen Euskal Herriko Txinga Txapelketa

Datorren irailak 9an, Leitza, Talo eguna ospatuko dugu, eta urtero bezala, egunerako prestatutako programan herri kirolak aurkituko dituzue. Hemen daukazue informazio guztia.


Egin klik karteletan haundiagoak ikusteko

2012(e)ko irailaren 3(a), astelehena

Mendi bizikleta Martxa eta Maratoi Erdia

Mendi Txirrindulaz IX. Martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barna

Datorren irailak 16ean Mendi Txirrindulaz IX. Martxa eta VI. Maratoi Erdia Plazaolatik barna ospatuko dira, eta zuetako askok aurre-izen emateengatik galdetu diguzue egun hauetan.
Bada, aurre izena eman dezakezue jada gure Web orrian: www.plazaolakirolak.org.


Lotura horretan programa, ibilbideen mapak, irteera puntuak, erreglamenduak, perfilak…. Aurki ditzakezue, bai eta aurre izena emateko fitxa ere.


Ez zaitez plazarik gabe gelditu!

TALO Eguna

Talo eguna irailak 9a

Leitzako taloegileak, artisauen merkatua, taloa egiteko eta baserri trensneriaren erakusketa, baserriko animalien erakusketa, haurrentzat gurdi ibilaldiak, eskualdeko talo lehiaketa, taloarekin egindako plater berezien erakusketa zonaldeko jatetxe eta tabernen eskutik, taloa egiteko tailerra txikientzako, gizonezkoen Euskal Herriko Txinga Txapelketa, Aizkora erakustaldia, musika, giro ezinhobea.... guzti hau eta askoz gehiago irailak 9an, goizeko 10:00etatik aurrera Leitzako Plazan Leitzako Talo egunean

Eta zuk, galduko duzu?

2012(e)ko abuztuaren 23(a), osteguna

Aresoko V. Mendi Martxa

Areso - V Mendi Martxa - Irailak 2

Proba ez-konpetitiboa, zailtasuna ertaina.
18 kilometroko ibilbide zirkular hau Ulizar-Pagozelay-Lau Mugarrietatik (Guratz) pasatzen da Aresora bueltatuz.
Iraupena: 4-5 ordu

2012(e)ko abuztuaren 22(a), asteazkena

Imozko Bide Sarearen Egun arrakastatsua

Imozko Bide Sarearen Egun arrakastatsua

Aurten lehenengo edizioa izan da eta biztanleen interesa eta parte-hartzaileen arrakasta ikusita, hurrengo urteetan ere ospatu eginen da. Oso ongi pasatu zuten denek bi antzezleek basoa zeharkatzeko jarritako probekin.