2013(e)ko ekainaren 11(a), asteartea

II. Martxa Gorritiko Gaztelura

 Joan den maiatzaren 11an Gorritiko Gaztelurako mendi martxa antolatu zen. Ibiltariak, Arribe, Leitza eta Lekunberritik abiatu ziren. Gorritiko plazan elkartu eta hamaiketakoa egin ondoren, Santa Barbara ermitarantz abiatu ziren. Behin kaskoan, dantzariek eman zioten hasiera ekitaldiari, jarraian bertsolariek bina bertso bota zituzten eta ekitaldia bukatzeko manifestua irakurtzeari ekin zioten. Santa Barbaratik jeitsi eta Gorritiko elkartean bazkaldu zuten giro paregabean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina