2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Atzo Plazaola Trenaren mendeurrena ospatu genuen

2014ko urtarrilaren 19an Plazaola trenbideak ehun urte bete zituen Iruñea-Donostia ibilbidean, lehendabiziko aldiz, bidaiariak garraiatzen hasi zela.

Horregatik, atzo, Lekunberriko Geltokiak ekitaldi ofizial bat ospatu zuen. Plazaola ...trenbidea zeharkatzen zituen herrialdeen agintariak etorri ziren, natur bidearen garapenean lagundu duten erakundeak ere, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza, Cederna Garalur Elkartea, Gipuzkoako AldundikoTurismo Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritza.
eta Partzuergoko kide pribatu eta publiko guztiak zeuden gonbidaturik.

Ekitaldia Partzuergoko Lehendakariaren sarrerako- hitzaldiarekin hasi zen, Imotzeko udaleko alkatea den Jose Angel Iturralde Vildarraz. Jarraian, gonbidatutako agintariek hartu zuten parte eta bideo emanaldi bat egongo zen, Plazaolako hasiera eta gaur egungo egoera ikusteko. Gero, Juan José Martinenak (Nafarroako Agiritegi Orokorreko Zuzendari ohia) “Historia del Plazaola”, laster argitaratuko duen liburuaren kapitulu garrantzitsuenen aurkezpen bat egin zuen.

Bukatzeko, zonaldeko artisauen produktuekin egindako aperitibo bat eskaini zen Kantinan; Bikain, Antsonea eta Anatxoneako Idiazabal gazta, Urrutia eta Arbizuko txistorra, Arbeondoko txorizoa sagardotan, katealdeko patea, Maskaradako Euskal Txerriekin egindako hestebeteak, Martitxoneako sagardoa, Galburuko ogia eta Plazaola Gozotegiko gozokiak.
 
 



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina