2013(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna
2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala
2013ko negua, oihanaren bihotzean
1. Bizikleta egokituak - Lekunberri
2. Plazolako Ikusentzunezkoa - Lekunberri
4. Saralegiren Arro baserria - Leitza
5. Peru harri harriaren parke eta museoa - Leitza
6. Orgiko oihana - Ultzama
7. Lacturale interpretazio zentrua - Etxeberri, Arakil
8. Lesakenea Baserria - Leitza
9. Bikain Gaztandegia - Etxarri Larraun
10. Cueva de Mendukilo - Astitz
11. Ezkurdi eztiaren museoa - Eltso, Ultzama
12. Plazaola kirolgunea - Lekunberri
13. Ibili Paintball - Arruazu
14. Larun. Mendia, natura, aisia. - Lekunberri
15. Mirua, natur jarduerak - Lakuntza
16. Kantina Plazaola - Bizikleten alokairua itzulerako garraioarekin - Lekunberri
17. Aralar zalditegia - Baraibar
18. Lizaso Golf zentrua - Lizaso
Zorionak eta urte berri on!
Plazaolako lan taldeak jai zoriontsuak eta urte berri on bat opa dizue, zuen ametsak egi bilaka daitezen!
2012(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
Plazaolako jokuen bagoia
"365 experiencias con tus hijos" liburuaren barruan Plazaolako Jokuen bagoia aipatzen da aisia familian gozatzeko bizipen gomendatu bezala.
Liburuak pasa den azaroak 13an ikusi zuen argia, geoPlaneta-k argitaratuta Lonely Planet-en zigiluarekin eta izugarrizko harrera izan du. Helburua, euren seme-alabekin bizipen ezberdin eta originalak partekatu nahi duten familientzako ezinbesteko tresna bilakatzea da.
Jokuen bagoia era honetan deskribatzen da: " erakusketa eta jolas-tokia (....) pasadizo, amets eta historiaz beteta dagoen espazioa, zeinetan haurrek tren-gidari izatera ere jolastu dezakete"
Era horretan, Lekunberriko jokuen bagoia, familia artean bizitzeko aisialdi proposamen ezberdin eta berritzailea bezala aukeratua eta publikatuta izan da.
2012(e)ko azaroaren 26(a), astelehena
Mendukiloren eskaintza berezia
Haur sarrera batendako doako bonoa
| Argazkia: Eneko Agirre |
Mendukilo, Arrikrutz eta Zugarramurdiko kobek eskaintza berezi bat proposatzen digute hemendik 2013ko Aste Santurarte:
Hiru koba horietakoren batetik pasatzen diren 6 eta 12 urte arteko umeek bono bat jasoko dute doako beste bisita bat egiteko aukeratzen duten koban: Mendukilo, Arrikrutz edo Zugarramurdin.
Mendiko ikuilutik, kobazulo turistiko, lur azpiko laborategi eta ingurumen eskolako bilakaera
Mendukilon ezagun den seigarren kontinenterako bidaia hasiko dugu. Mendukilo Aralarko lur azpi karstikoaren erakusleiho bat da, mendiaren bihotza ezagutzera garamatzan ibilbidea. Mendukilo istorio harrigarrienak dituen liburu irekia da. Begiratu, sentitu, gozatu eta errespeta lurrazpiko mundu berezia.
Leizea zaldain flotakor bozgorailu eta argiztapen dinamikoz hornituta dago eta familia osoarentzat egokitutako ibilbide gidatuak eskaintzen dira.
Aralarko erraiak denon eskura - Ingurumen Hezkuntza
Kobazuloetara gauzatzen den bisita oro esperientzia bat da. Esperientzia bakoitza, ikasketa bihur daiteke. Kobazuloak, hizkuntza unibertsalean idatzitako makina bat istoria kontatzeke dituzten liburu irekiak dira. Erraietara bidaiatzen dugunez, aldaketak sorraraz ditzakete bisitariengan. Premisa horiei jarraiki, 2012-2013 ikasturterako Mendukiloko kobazuloak ingurumen heziketako 3 programa eskaintzen ditu:
* Ikus- entzunezkoa eta mailara egokitutako kobako bisita gidatua (1ordu eta 20 min).
* IH 1 programa (2 ordu eta 30 min). Bisita eta material didaktikoen gauzapena.
* IH 2 programa (4h). Aitzarratetako iturburua eta kobara ibilbide gidatuak.
(Programa hauek ikastetxearen beharren arabera moldatu daitezke)
Informazio gehiago eta erreserbak 948 396 095 / 608 623 604 - mendukilo@mendukilo.org - www.mendukilo.com
1. Mendukiloko kobak (Astitz. Nafarroa) T. 948 39 50 95
2. Sorginen Lezea (Zugarramurdi. Nafarroa) T. 948 59 93 05
3. Arrikrutz - Oñatiko Kobak ( Oñati. Gipuzkoa) T. 943 08 20 00
2012(e)ko azaroaren 9(a), ostirala
Leitzako Talo Eguna EiTB-n
Leitzako Talo Eguna EiTBko "Udazkeneko Loreak" saioaren eszenatoki
Pasa den irailak 9an, iada ospetsua den "Talo Eguna" ospatu genuen Leitzan. Ekintza hau urtero-urtero ospatzen da Plazaola Partzuergo Turistikoak eta Leitzako Udaletxeak antolatuta, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuko laguntzarekin.
Aurten 1.000 bat pertsona gerturatu ziren Leitzaraino taloa protagonista den eguna ospatzera. Gure herriko festa-gastronomian hain ezaguna den produktu honetaz gozatzera geroz eta pertsona gehiago gerturatzen dira, batez ere familiak.
Aurten 1.000 bat pertsona gerturatu ziren Leitzaraino taloa protagonista den eguna ospatzera. Gure herriko festa-gastronomian hain ezaguna den produktu honetaz gozatzera geroz eta pertsona gehiago gerturatzen dira, batez ere familiak.
Urtetik urtera, egun horretan Leitzaraino gerturatzen den jendea gastronomiaz, ohituretaz eta herri kirolaz gozatzeko aukera izaten du, beste batzuren artean. Izan ere, talo egileen postuetaz gain, askotariko artisauen merkatua, aizkolariak, musika.... izaten dira Leitzako Talo Egunean.
Talo Eguna "Udazkeneko Loreak" programaren eszenatoki
Aurten, guztion harridurarako, "Orio Produkzioak" Mikel Goñi pilotariarekin batera Leitzaraino gerturatu ziren "Udazkeneko Loreak" programa grabatzera. Perretxiko eta onddoen mudnua modu umoretsu eta entretenigarri baten ikuspegitik hartuta kontatzen digun saioa da hau. Saio bakoitzean koadrila desberdin batekin joaten dira basora perretxikotara, ondoren horiekin plater desberdinak egiteko. Kasu honetan Mikel Goni aukeratu zuten protagonista eta Talo Eguna eszenatoki.
"Udazken Loreak" saio berezi honetan, Mikel Goñi eta Ibarrako Langostino Moto Klubeko kideak perretxikotan ibili dira Uitziko gainean. Aurkitutako ziza eta onddo horiek, ondoren Kristina Saralegi Talo Egileak sukaldatuko dizkio Leitzako Plazan bertan eginiko talo goxo batean.
Hemen daukazue bideoa
Y aquí las fotos del Día del talo, por si todavía no las has visto....
2012(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena
Folk Ametsetan 2012
Folk Ametsetan 2012:
Plazaolako Kantinan Folk kontzertuak
Folk Ametsetan programa Nafarroako bost herritan ospatuko da azaroak 3tik 18ra bitartean; ekintzaren helburua musika tradizionala eta gaur egunekoa lantzen dituen musika generoa zabaltzea da.
Programaren barruan, azaroak 9 eta 16ean Lekunberriren txanda izango da:
• Azaroak 9an, Urbalia Rurana -Mediterraneoko Folka- taldeaz gozatu ahalko da arratsaldeko 20:00etatik aurrera Plazaolako Kantina.
• Azaroak 16ean, Ganbara - Euskalfok- taldea izanen da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Plazaola trenaren antzinako biltegian.
Talde berdinak Irurtzunen arituko dira, baino kasu honetan azaroan 10 eta 17an hurrenez hurren.
Lekunberri eta Irurtzunez gain, Folk Ametsetan programa Elizondo, Castejon eta San Adrian herrietan ospatuko da.
Azaroak 3an hasiko da egitaraua, Castejon-eko Sarasate Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etatik aurrera Urbalia Ruranak emango duen kontzertuarekin. Talde hau izanen da egitarauaren protagonista, izan ere, herri guztietan emango du kontzertua, Valentzia eta Mediterraneoko herri musika eskainiz.
Baztanen, berriz, The Pink Rangers -en kontzertua izanen da, azaroak 4ean. Lee Wolfe eta The Blue Rangers taldeek osatutako taldea, Chicagoko blues-etik Loisianako deltako blues-era doazen ipar ameriketako musikaren sustraiak aztertzen dituen taldea dugu.
Azaroak 3an hasiko da egitaraua, Castejon-eko Sarasate Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etatik aurrera Urbalia Ruranak emango duen kontzertuarekin. Talde hau izanen da egitarauaren protagonista, izan ere, herri guztietan emango du kontzertua, Valentzia eta Mediterraneoko herri musika eskainiz.
Baztanen, berriz, The Pink Rangers -en kontzertua izanen da, azaroak 4ean. Lee Wolfe eta The Blue Rangers taldeek osatutako taldea, Chicagoko blues-etik Loisianako deltako blues-era doazen ipar ameriketako musikaren sustraiak aztertzen dituen taldea dugu.
Informazio gehiago hemen: http://www.ensueñosdefolk.com
Folk Ametsetan egitaraua Lekunberri, Irurtzun, Baztan, San Adrián eta Castejón herrietako udaletxeek antolatzen dute Nafarroako Gobernuko laguntzarekin batera. Programa 1990.urtean hasi zen kontrastatuko kalitatea duen eta zirkuitu komertzialetan oraindik ezezaguna den musika mota hau zabaltzeko ahaleginak batzeko.
Ezin duzu galdu!
Ezin duzu galdu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
.jpg)